Bertsos - View details   To know more about this section

2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Peio Ormazabal

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (13. 2010)
Performance
2010-12-18 Barakaldo Txapelketa
Bertsolaris / Authors
Ormazabal, Peio
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Astero legez, gaur be bisitan joan zajakoz kartzelara. Oraingoan animosoago topatu dozu.

Description

Melody
Ez nau izutzen negu hurbilak I
Stanza name
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
2

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Peio Ormazabal

Stanza name:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Txori handiek entzuten dute
txori txikien txioa
denpora bada erakundeak
eten zuela akzioa
horrela entzuz herri ta preso
gehiengoan desioa
eta askotan horrexek sortu
dezakeen pasioa
nahiz ta zaila den barruan dauen
baten interakzioa
barrutik ere nabaritzen da
kanpoko ilusioa.

Saiatu arren herri txiki hau
ezin izan da, akabo!
Ta orain gaude azken aldian
baino askoz indartsuago
atxiloketak egin dituzte
gu beldurtzeko zeharo
baina aitatxok ere ulertu
du bere ondoan nago
ta gogor jotzen ari zaizkigu
inoiz baino gogorrago
gaua iluna izaten baita
argitu baino lehenago.