Bertsos - View details   To know more about this section

2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Etxahun Lekue

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (14. 2012)
Performance
2012-12-15 Bilbo Txapelketa
Bertsolaris / Authors
Amuriza, Miren
Lekue, Etxahun
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Prostitutak zarete. Amaitu duzue gaurko lana. Kafe bat hartzen jarri zarete. Hiruna bertso, zortziko handian, Miren hasita.

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Etxahun Lekue

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Amuriza:
Enpresario bi hartu dodaz
lehenik dinbili danbala
eta ondoren zapaturoko
dibortziatu leiala.
Baina aitortu nahi deutsut lagun
gaur ondo e´nagoala
bihotza hustu egiten bait jat
poltsikoa bete ahala.

E. Lekue:
Baina guk hemen justo poltsiko
biak betetan gatoz gu
Miribillako kale ilunean
gabero hamar bat ordu.
Eta berez be halan dalako
beharra deitzen deutsogu.
Jendea larri dagoanean
behar gehiago eiten dogu.


M. Amuriza:
Katuak urten eta Bilbora
abailtzen danean gaba
eskotea ta minigonagaz
kalera urteten gara.
Nahiz eta geure gorputzak salduz
hiru lau euro atara
nire beharra momentu hontan
maitatua sentitzea da.

E. Lekue:
Antza barruan hustu egin jatzu
bete ahala kartera.
Bai baina hori maite izatean
kontrakoa ba ete da.
Dinozu Miren gura dozula
mundu hontatik atera
baina pentsatu ze egoera
besterik zer ein geinke ba?

M. Amuriza:
Itxaropena gorde behar da
nahiz egon abaildu samar
pasa ondoren dibortziatu
enpresario ta abar.
Nahiz poltsikoak hutsik ez euki
zeu be ikusten zaittut dar-dar.
Ekarri dazu besarkada bat
ta bete dagigun alkar.


E. Lekue:
Nik besarkadak emongo´tsudaz
behar izanez gero mila.
Bai baina Miren zuk zoramena
jadanik dozu hurbila.
Kendu burutik kezka horiek
espabilau neskatila!
Pagau kafea eta goazen
farmazira kondoi bila.