Bertsos - View details To know more about this section
2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Etxahun Lekue
Bertsoa entzun |
2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Etxahun Lekue
Stanza name:
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I. Ibarra:
Hau gorri dago mekauen!
Nondik batu mila kemen?
Espainiako ekonomia
beherantza nabarmen.
Orain ulertzen dot hemen
hau irakurri ondoren
euskaldunek ta katalanek zer
egin gura daben. (bis)
E. Lekue:
Espainiarrak aspaldian
sartuta dauz komerian
folio ziztrin bi jarri dauzkuez
guri arpegian.
Fetxa bi ta irudi han
danak guzurrak agian
eta ganera ardau mantxa bat
dau erdi erdian. (bis)
I. Ibarra:
Ardau zale diralako
itxi dabe froga nahiko
baina aurrerantz ere animo
geuk esan beharko.
Ondo zabiz eta bapo
animo Mariano guapo!
Baina beste hamar urtez ez dabe
bururik altzauko. (bis)
E. Lekue:
Danak dabiz negar malkoz
eiten al dabe apropos?
Urten biderik ez dot ikusten
Espainian gaur gaurkoz.
Montoro eta De Guindos
euron ordezkari datoz
Jakitunenak honek badira
oso txarto dagoz. (bis)
I. Ibarra:
Ez zaitez izan krudela
gu nora goaz horrela?
Bixkat animau beharko doguz
zer egin bestela?
Merkelli txosten itzela
emon ta joan daitela
eta berorrek egin daiala
txarraren papela. (bis)
E. Lekue:
Bai zuk dinozun bezela
jokatu daigun horrela.
Marroi guztiak geuretzat izan
behar da bestela.
Guztia beltz dagoela
Europak hau dinoela
ta eurek esango dabe tunela
amaitzear dela. (bis)