Bertsos - View details To know more about this section
2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Iratxe Ibarra
Bertsoa entzun |
2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Iratxe Ibarra
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gaurko gazteak zelan dabizen
hau izan leike grabea!
Mugikor eta mezu kontuan
ni e´naz ba´pe trebea.
Hau ikusita ordea
aldatu jat umorea.
Lehendik ere nik begirada
e´neukan ba´pe gordea.
Baten guapo kolorea
niretzako ohorea
baina seguru nago mezua
ez dala izango berea. (bis)
Azken aldian lige kontuan
eztropozuz estropozu
lortu dodana izan da soilik
matrailetako bi mosu.
Gaur zorterik bajatortzu
neure buruai gogotsu.
Ba bai barrako horixe da ta
zeuri begira daukozu.
Begirakuna amoltsu
Kinu egitean esfortzu.
Koño Iratxe, egun batzutan
ligau be egiten dozu. (bis)