Bertsos - View details To know more about this section
2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza
Bertsoa entzun |
2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Kontu guztiak errepasatu
dittudaz letrarik letra.
Zenbaki gorriz beteta
daukat enpresa ta izerdittu
egin jat gaur be kopeta. (bis)
Langileeri ez deutsiet nahi
arpegira ein iseka.
Ez dira marioneta.
Hileko zorrak Gabon gogorrak
kotxea ta hipoteka.
Ez ordaintzean erantzulea
oraingoan neu naz eta.(bis)
Hiru langile etorri jataz
soldatarengatik galdez.
Bat euan erdi negarrez
eta nik ezin gurako neuken
hori erantzun tamalez.
Ahalegindu naz garai zailotan
enpresa eroaten artez
baina gu gagoz tatarrez.
Animoari eutsi behar deutsat
langile fin honen partez
zeren dirua kendu deuskue
baina itxaropena ez.(bis)