Bertsos - View details   To know more about this section

2013-01-26 Donostia Berezia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Etxahun Lekue

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertso Eguna (45. 2013. Donostia)
Performance
2013-01-26 Donostia Berezia
Bertsolaris / Authors
Gaztelumendi, Beñat
Lekue, Etxahun
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Bikote gazte batzuek eta haien lagunek krisiaren hasiera antzeztu dute. Oso zoriontsu bizi dira, euren haurrekin paseoan, hara eta hona joanez, argazkiak ateraz, eta bat-batean dena jausten da.

Description

Melody
Iparragirre abila dela
Stanza name
Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2013-01-26 Donostia Berezia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Etxahun Lekue

Stanza name:  Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Gaztelumendi

Arratsalde on harritutako
mila bostehun begirada
bertsolariak eskalatzaile
ere bilakatu gara.
Hemen arnesik gabe
baina arnasa bare
bota diogu fatxada.
Ongi etorri erortzen ari
den mundu zahar honetara. (bis)

E. Lekue

Ondo etorri bai dana txarretik
txarrera doan mundura
sasoi bateko mundu eder hura
han lekutan geratu da.
Egoera larria
ez da aldiz berria
nahiz guk ikusi ez gura
lehen izkutuan egoan hura
orain bistan geratu da. (bis)

B. Gaztelumendi

Ezkutukoa bistan geratu
zaigu hamaika arlotan
baina ez galdu galdera estu
ta erantzun potolotan.
Guri aukera gutxi
digute-eta utzi
hemen egoteko lotan
mundua ere hauxe delako
aldamio bat kolokan. (bis)

E. Lekue

Isil-isilik daroa hemen
nork beraren gurutzea
batuta baino ez da lortuko
egoera hau iraultzea.
Badakigu jakina
zein dogun zeregina
pasako bada trantzea
goitik behera erori dena
behetik gora altxatzea. (bis)

B. Gaztelumendi

Akabo mundu AHTduna
eta faraonikoa
tren, auto, zubi porlanez eta
billetez eginikoa.
Zenbat jende INEMen
ta gu kantari hemen
hau da une zinikoa.
Mundu haundi bat sortu dezagun
txikienen neurrikoa. (bis)

E. Lekue

Nor ez da abailtzen eguerdian
albistegia ikusita
zein Lanbideko fila luzera
egin ezkero bisita?
Nork beraren buruan
albokoen moduan
badugu nahiko krisi-ta
apaltasunez joka dezagun
geure lainotik jeitsita. (bis)