Bertsos - View details   To know more about this section

2013-01-26 Donostia Berezia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Eneko Lazkoz

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertso Eguna (45. 2013. Donostia)
Performance
2013-01-26 Donostia Berezia
Bertsolaris / Authors
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Lazkoz, Eneko
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Aulkia, egurrezko aulkia, ohiko irudia da bertsolaritzan, betikoa. Bertsogintzan badaude beti errepikatzen diren gaiak, baita bertsolariek behin eta berriz errepikatzen dituzten doinuak ere. Baldintza bakarra duzue bertsoaldi honetarako: ezin duzue doinurik errepikatu.
Gaiari oharrak
Bertsoaldi honen aurretik dantzariak aritu ziren, bakoitza egurrezko aulki banarekin, soinua ateraz eta haren erritmora dantzan.

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2013-01-26 Donostia Berezia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Eneko Lazkoz

Stanza name:  Zazpi puntuko berezia 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Neurria: Hamarreko txikia
Doinua: Agur sagar beltzeran

E. Lazkoz

Doinuik ez errepika
hala digu bota
ta nik pentsatu dut "Hau
dao burutik jota"
Munduan daude ehunka
bertso doinu mota
ahotsak instrumentuak
ez dio inporta
musika sor liteke
aulki bati joka.


Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Errota zahar maitea

J.M. Irazu

Aulki berri maitea
oholtza beltzean
diote lagunen bat
dezula etxean
norbait noiz etorriko
suaren ertzean
hartaz akordatzen naiz
zutaz oroitzean.


Neurria: Zortziko handia
Doinua: Zorion etxe hontako denoi

E. Lazkoz

Doinu horretan jarri dituzu
askoren ileak tente
nik doinu hontan hasi behar dut
etxez etxe puska eske.
Santa Ageda garaia sarri
izango dugu presente
santutik asko ez daukagu guk
ta eskaletik dexente.


Neurria: Zazpi puntuko berezia
Doinua: Nagusi jauna hauxe da lana

J.M. Irazu

Repertoriyo estu xamarra
ertzetan zeinek jartzen du marra?
Eremuz zabal baita bertsoa
ikusi nahi bagenu osoa
gai jakinetan
gauz bera doinu desberdinetan
hor'e badira berri-minetan.


Neurria: Hamalauko berdina 7 puntuz eta 8 silabaz
Doinua: Baserrian jaio nintzan / ETAren su-etenetik*

E. Lazkoz

Ta doinutan doinuena
ez ote da habanera?
Distantzi luzea dago
lehen hitzetik azkenera
baina behin hasi ezkero
ezin da egin atzera
nahiz eta erdiarekin
agian nuen sobera
eta bi doinu bihurtu
litezke doinu bat bera
tokiaren unearen
pertsonaren arabera
berdin du nun, noiz ta nola
bertsoa beti aurrera! (bis)


Neurria: Hamarreko handia
Doinua: Izarren hautsa egun batean-Aita izena kanta beharrak- Mutil koxkor bat itsuaurreko- Munduko honetan holako gauzak-Bizia ez da nehoiz egoiten

J.M. Irazu

Belarri zenbait ba omen dabil
aide berriak eskatzen
hasiko gera Dorronsororen
tomo lodiak freskatzen
gero ez esan "Bertsolai hoiek
hasita zeudek kaskatzen"
mami ta doinu zahar berritan
segi bertsoa dastatzen
lazo berriak egiten eta
koapilo zaharrak askatzen. (bis)


*Lehen lau puntuak doinu batean kantatu zituen eta azken hirurak bestean.