Bertsos - View details   To know more about this section

2013-05-03 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Odei Barroso, Sustrai Colina, Alaia Martin

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2013-05-03 Hendaia Jaialdia
Conductor
Arzallus, Maddalen
Bertsolaris / Authors
Artetxe, Miren
Barroso, Odei
Colina, Sustrai
Martin, Alaia
Exercise
Launaka gaia-emanda
Proposed topic
Atzeko laurek Facebooka daukate, egungo gazte ia guztiek eta zenbait helduk bezala, eta esaten dute erabiltzen dutela ideiak zabaltzeko, gustatzen zaizkien artikuluak aipatzeko, musika, bideoak, baina gezurra da; ligatzeko erabiltzen dute, beste gehienek bezala. Hasi dira elkarrekin hizketan, eta konturatu dira laurak elkarren artean ligatzen ari direla.

Description

Melody
Nere senarrarekin I
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
12

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2013-05-03 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Odei Barroso, Sustrai Colina, Alaia Martin

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Barroso

Facebooka nola nahiko
kontu berria zen
ni ere hasi nintzen
sare hortan sartzen.
Sustrai ez zaite hasi
nerea zapaltzen
ni izan nintzen lehena
hauekin ligatzen. (bis)

S. Colina

Biktimarik ez bada
ez da errudunik
ez da Facebookik pasa
gabeko egunik.
Beste inorentzako
ez dut maitasunik
aizu Odei zurekin
ligatu nahi dut nik. (bis)

A. Martin

Odeirekin ligatu nahi
dugu hainbestek
agian lortuko du
noizbait baten batek
bihotz handia dauka
ta lortu dezaket
bihotzetik hirurak
atsegin zaituztet. (bis)

M. Artetxe

Sustrai ta Alaiak behintzat
nahikoa beltz dute
ze nik ere Barroso
neretzat nahi nuke.
Ligatzat daramatzat
jadanik bi urte
“Atsegin dut” emanaz
“Atsegin dut” truke. (bis)

O. Barroso

Nik ere atsegin zaitut
Miren berdin-berdin
Alaia eta Sustrai
zuek nahi ta ezin.
Nahiz konformatzen nintzen
ni bakar batekin
orain hirurek nahi al
dute Odeirekin? (bis)

S. Colina

Odeik bihotza egin
digu mila zati
baina ahaztu ditut kleenex
eta muxuzapi
zuekin ere prest nago
jatorrak izaki
iritziz oso errex
aldatzen dut beti. (bis)

A. Martin

Ikusi dut harreman
batean zaudela
eta beste batera
pasatua bela
ta Odei erakargarri
goxo ta itzela
batzutan pentsatzen dut
birus bat zarela. (bis)


M. Artetxe

Edozein onartzen dut
inork nahi ezkero
tranpan eroria naiz
Facebooken bezero.
Mundu postmodernoan
ez besteik espero:
lagunak larehun ta bost
txortaldiak zero. (bis)

O. Barroso

Polita txortaldien
zure parabola
baina horrekin erraz
galtzen da kontrola.
Facebook kontu hauekin
ikusi dut hola
nor ligatu ez dakien
gehiegi dagola. (bis)

S. Colina

Esker txarreko hiru hauek
alboan lagata
ni Elortzarengana
noa tipi-tapa:
klaseduna, sutila
dandi baten planta
gainera modernoa
Twitterra dauka ta. (bis)

A. Martin

Dandiarenak hola
sortu dit algara
ze desberdina dugun
gure begirada.
Nik ligatu egin nahi dut
ta beti ahal bada
hiru perfil sortuak
ditut badaezpada. (bis)

M. Artetxe

Hiru perfil jo neska
zuk duzu gogoa!
Sare sozialen kontu
hau ez da sanoa.
Odei harrapatzeko
alda dut asmoa:
Sustraik pista eman dit
Twitterrera noa. (bis)