Bertsos - View details   To know more about this section

2013-06-16 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Iker Zubeldia

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2013-06-16 Ereñotzu Jaialdia
Gai-emailea
Otxotorena Gamio, Amaia
Bertsolaris / Authors
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Zubeldia, Iker
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Saioa ezin genuen bukatu frontoia aipatu gabe. Irazu etorri da bere semearekin frontoira, eta hor ari da jolasten. Iker geroxeago etorri da, eta hor dago zain eta zain. Bi ordu daramatzazu Irazuri eta haren semeari begira.

Description

Melody
Praixku Galtzazarreta A
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2013-06-16 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Iker Zubeldia

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Zubeldia

Irazu jaunak dauka
eundoko sasoia
semeak eman dio
seigarren jipoia
hau beti izan danez
okupa kabroia
leheno etxean eta
oain berriz frontoia.

J.M. Irazu

Frontoia okupatzeko
on da familia
semearen gantxoa
ze erregalia!
Zu zai zaudela eta
sutan kiskalia
lehendik behintzat ez zaude
asko ibilia!

I. Zubeldia

Dejada eta gantxo
guztiak tupusten
gaztetan guk'e onak
egiten ginuzten.
Jokatzeko gogoz nau
ez al 'zu ikusten?
Nola plakatuko naiz
ez baiazu uzten!

J.M. Irazu

Premi pixka bat behintzat
badu alajaina
semeak ezkerrakin
leheno nau engaina
beste ordubete behintzat
nik saio apaina
Ugaldetxon badago
zuretzako aina!

I. Zubeldia

Aditzen nuen honen
izardi usaia
bertan pasa nahi ditu
astelehen ta jaia
ta iritsi danean
bazkarin garaia
lau koadron montatu du
kanpineko mahaia.

J.M. Irazu

Lau koadron montatuta
osatu det plana
partidua jarraitzeko
nolako afana!
Euzkitzek bezala zail
Zubeldiak esana
baino egin zenezake
Joxean Tolosana.

I. Zubeldia

Euzkitzena ez dut nahi
ez dakit zertako?
Joxean Tolosa're
ez dabil galako
zahartzen ari da eta
ez dago hain guapo
igual hil egingo da
zuk bukatzerako!

J.M. Irazu

Aspertu xamar dabil
aurrera-atzera
koloriak'e oaintxe
gorritu antxera
zai asko egin dezu
ta bildu sailera
bostok txokoaketan
ibiliko gera.