Bertsos - View details   To know more about this section

2013-11-07 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Odei Barroso

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Kabigorriko Bertso Gauak (1. 2013-2014. Irun)
Performance
2013-11-07 Irun Jaialdia
Gai-emailea
Zelaia, Egoitz
Bertsolaris / Authors
Barroso, Odei
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Pentsamenduetan, desbariazioetan edo, etorri zait herri baten izena: Burgos; Burgosetik Yolanda hitza etorri zait, eta Yolandatik Eternamente Yolanda abestia, eta Eternamente Yolandatik Barcina, eta Yolanda Barcinatik etorri zait hemendik gutxira epaituko dituztela tartalariak, tarta bota ziotenak Yolanda Barcinari.

Description

Melody
Gure aurreko guraso zaharrak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2013-11-07 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Odei Barroso

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ohartu gabe itzultzen dute
nahi aldera manibela
ta ez dakite zoin den bakoitzak
bete behar dun papela.
Denbora joan da ekintza xume
ttiki bat egin zutela
pastela jaten dunari bota
ziotelako pastela.
Probatu balu ez luke erranen
horren gaizki zegoela.

Holako zerbait gertatu eta
zoin dugu alternatiba?
Iraganera joaten baita
hitzen diapositiba
ikusi eta eman ditzazke
buru batek zenbait bira
lagun batzuek igorri eta
xuxenki epaitegira.
Hemen ekintzak ahantzi eta
ideiak epaitzen dira.

Nola onartu hurbilekoa
ez dagoela ondoan
epaiketara joan behar dela
gaurkoan ta hurrengoan?
Holako gauzik gerta ez dadin
berriro ere geroan
pastel gainean sarri kandelak
jarri ohi ditugu doan
ta nik kandel bat piztuko diet
ongi irtengo delakoan.