Bertsos - View details   To know more about this section

Zaintza partekatua [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Authors
Agirreazaldegi, Ainhoa

Description

Title
Zaintza partekatua
Dokumentuan jasotako izenburua
Zaintza partekatua
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Epaileen eskutara heldu da zenbait eskari
Melody
ETAren su-etenetik
Stanza name
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volume / Year
76
Number
2393
Pages
21
Publication / printing date
2013-12-01

Zaintza partekatua [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi

Stanza name:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-12-01 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Epaileen eskutara
heldu da zenbait eskari
gaiak mami zabala du
zauriak ere ugari.
Legeak erantzun behar
dio kasu bakoitzari:
zein zaintza eman dioten
bi gurasoek haurrari.
Legegile ez garenok
hel dezaiogun gaiari
izebergari osoki
ta ez bakarrik puntari:
dibortzioen aurreko
zaintza partekatuari.

Haurtxo bat sortu orduko
hasten da eginkizuna:
gauetako esnaldiak,
negarren zurruntasuna,
paseoak, jatorduak,
etxeko garbitasuna,
ipuinak, kantak, jolasak,
gaixo dagoen eguna,
eskoletako bilerak,
euri-egunen astuna…
Guraso batek bestea
behar du bidelaguna
has gaitezen behingoz lantzen
erantzunkidetasuna.

Hau ez da sokatira bat
batzuek besteen kontra
hau bizitzaren plaza da
eguneroko errota.
Berdintasuna lantzeko
premia latza dago-ta
zein bidetatik lan egin
hor dago galdera sorta.
Gaia epaitegitara
heldu denez ate joka
atea zabaldu digu
eskutan jarri erronka:
gizarte osasuntsu bat
eraikitzeko borroka.