Bertsos - View details To know more about this section
Kontraekonomia jardunaldiak [Bertsoa] / Iñaki Aurrekoetxea
Kontraekonomia jardunaldiak [Bertsoa] / Iñaki Aurrekoetxea
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
[Aldizkaria] Argitalpen data:
2014-03-23
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Lezio bat da ikasten dena
behin Sarrikora sartuta:
kapitalaren morroiak gara
bizitzan hasi ta buka!
Hile honetan markatu al dio
Kontraekonomiak pauta!
Nahiz dirudien, ez dauka ezer
ekonomiaren aurka;
justuago bat birpentsatzeko
ziotik gehiago dauka.
Kapitalismo basatiari
sozialismo dosia…
Gogora jatort behin Maialenek
BECen adierazia;
Andonirekin giltzurrun-pasan,
argitu zuen auzia:
“lehen bi ta zero, ta orain bana”,
hura zela justizia.
Gizartegintzak beharko lukeen
gizalege nagusia!
Krisia sortu dutenak daude
alfonbra gorritan bero,
ta bitartean aldaketarik
ez dezagula espero.
Zer litzateke gure buruan
ekuazio hau balego:
behar ez dudan baliabide bat
eskuratzen dudanero,
besteren batek behar duena
ez du aurkituko gero.