Bertsos - View details To know more about this section
Joxe Bikondoari [Bertsoa] / Mixel Etxekopar
Joxe Bikondoari [Bertsoa] / Mixel Etxekopar
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
[Egunkaria] Argitalpen data:
2014-11-21
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Goiti bürüz argi bila
oihanean bagoa
Berak haütatü bidetik
bere ogüz badoa
Dakialarik sortzetik
aizkoraren gogoa
Izan zira bago hori
zü Joxe Vicondoa
Nork ote dü hainen barna
hor dügü larrazkena
Zük bezala ezagütü
oihanaren auhena
Nork ote egün bezala
borogatü biena :
Lür hotza eta batetan
aize hegoarena
Aizen kontra hazi düzü
emaniko dohaina
Arrisküa ausartzea
egünoztako lana
Zühürtarzüna helbürü
grazia zure gana
Zühainaren gora bezain
zure gogoan barna
Aspaldi hontan ützirik
Oronoz ta Mugairi
Xiberoan gütik düke
bi herri horien berri
Altzürükün batek alta
Nafarroa ageri
Joxek euskal lürra josi
euskaraz herriz herri
Zonbat plaza zonbat aldi
zonbat hats bahitürik
Nor beraren bürüarekin
ez da lehia txarrik
Bizian erakaspena
bildü düzü hortarik:
Plazan bardin oihanetan
langilea bakarrik
Alta lagün egin ginen
lagünak bihotzetik
Hitza musikaz josirik
zurekilan errotik
Oihana ixilik dago
bena mintzo goratik
Zühaina etzanik ere
aizkolaria xutik!