Bertsos - View details   To know more about this section

Alde egin, ahal duzun bitartean! [Bertsoa] / Galder Bilbao "Txapi"

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Authors
Bilbao, Galder "Txapi"

Description

Title
Alde egin, ahal duzun bitartean!
Dokumentuan jasotako izenburua
Alde egin, ahal duzun bitartean!
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Garai batean leku horretan lasai zegoen ardia,
Melody (txt)
Lide txikia Hodei handia
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication details

Argitalpenaren izenburua
Uk [Aldizkaria]
Number
249
Pages
8
Publication / printing date
2014-03-24

Alde egin, ahal duzun bitartean! [Bertsoa] / Galder Bilbao "Txapi"

Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Uk [Aldizkaria] Argitalpen data:  2014-03-24 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Garai batean leku horretan
lasai zegoen ardia,
baina orain dugu metal ugari
hesia ta garabia.
Etxeak dantzan han eta hemen
horma gris eta zuria,
teilatu ilunak leiho gehiegi
ezkutatuta gurdia;
aurrean dugu gustuko ez dugun
koloreen irudia.

Oroitzapenak atzera bota
ta irudia imajina;
baserritarrek ortua zuten
eginez lan oso fina.
Eskasa da orain erakusten den
lurrarekiko lan-grina,
dena daukagu zementoarekin
bustirik eta zikina;
Uribe Kosta inoiz izan zen
berdea eta birjina!

Piura hauxe dugu gaur egun
gure herrietako plaza,
Udalak lurrak salduz gainera
ta diru bueltan jasa.
Osasuntsua ez da izango
ez dauka honek ona traza,
"zurekoitasuna" da nagusi
Ama Lurrataz be pasa;
burni-zizarea ere badabil
bilatzen non hartu arnasa!