Bertsos - View details   To know more about this section

Hor datza Egunkaria [Bertsoa] / Pello Zubiria

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Authors
Zubiria, Pello

Description

Title
Hor datza Egunkaria
Dokumentuan jasotako izenburua
Hor datza Egunkaria
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Hor datza Egunkaria behar zen mezularia
Melody
Hor dago Egunkaria
Stanza name
Kopla handiaren moldekoa
Bertso kopurua
8
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volume / Year
77
Number
2435
Pages
24
Publication / printing date
2014-11-02

Hor datza Egunkaria [Bertsoa] / Pello Zubiria

Stanza name:  Kopla handiaren moldekoa  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2014-11-02 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


1
Hor datza Egunkaria
behar zen mezularia
Hor datza Egunkaria
noren aiztoak moztu du
euskaldunon eztarria?
Euskaldunon eztarria
hor datza Egunkaria.
2
Inmaculada Gomila
Larrunen gaindi habila?
Inmaculada Gomila
mamuak askatu ditu
De Lancrek sorginen bila.
Mamuak sorginen bila
Inmaculada Gomila.
3
Iñaki zer egin ditek?
Iñaki zer egin ditek?
Gorilek barre dagite
zein zulotan ez miatu
txintxoek ongi dakite.
Iñaki, zer egin ditek?
Txintxoek ongi dakite.
4
Aita Saindua elizan
errege jauna ehizan
errege jauna ehizan
Luis Goiaren arnasentzat
ez da errukirik izan.
Ez du errukirik izan
errege jaunak ehizan.
5
Xaho eta Lauaxeta
lumak tristuraz beteta
Xaho eta Lauaxeta
euskaldunen haserrea
bildu zuen kroniketan.
Haserrea kroniketan
Xaho eta Lauaxeta.
6
Kriskitin eta kraskitin
ez arrosa, ez krabelin
kriskitin eta kraskitin
Eginen altxor galanta
usteltzen dago Hernanin.
Kraskitin eta kriskitin
Egin usteltzen Hernanin.
7
Etarra naizenez gero
ez dut zerurik espero
ez dut zerurik espero
Del Olmori zor dizkiot
lau gau beltz eta sei ero.
Ezin zerurik espero
etarra naizenez gero.
8
Eder Madrilen gurbitza
hari begira haritza
eder Madrilen gurbitza
Hartzaren eskutan beti
euskaldunaren bizitza.
Madrilgo hartz ta gurbitza
haiei begira haritza.