Bertsos - View details   To know more about this section

2014-11-30 Urduliz Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Etxahun Lekue

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (15. 2014)
Performance
2014-11-30 Urduliz Txapelketa
Bertsolaris / Authors
Enbeita, Onintza
Lekue, Etxahun
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Onintza eta Etxahun, zuek biok oso elizkoiak izan zarete betidanik. Azken aldiko albisteak direla eta galtzen hasi zarete elizarengan eduki duzuen konfiantza. Hiruna bertso, zortziko handian, Onintza hasita.

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2014-11-30 Urduliz Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Etxahun Lekue

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Enbeita:
Sinistu dogu mundu guztia
Jainkoak sortu ebala
ta gizonaren saihets batetik
andra bat etorri zala
baina buruan mila notizi
dinbili eta danbala
ta honez gero ez dotsinisten
errubakoak dirala.

E. Lekue:
Lehen ustez ondo genkian nortzuk
ziren onak ta txarrak
baina gaur egi bihurtu dira
lehenau zirenak marmarrak.
Zenbat pekatu bota ostean
pulpitoan sermoi edarrak!
Geu ete gara Jaungoikoari
kasu ein dotsegun bakarrak?

O. Enbeita:
Jangoikoari kasu eginda
bizi gara biok, ta zer!
Zeozer txarto eginez gero
parkamenan bila laster.
Ta eurek apurtu ta mindu dabez
mila bihotz mila bazter
altare aurrean etzaten dira
ta ez da pasetan ezer.

E. Lekue:
Altare aurrean etzuten dira
tahalandanak pozarren.
Ume batzukaz ekintza latzak
ein ostean hurrenez hurren.
Duda latz bat dot buru barruan
ia argitu zeinken arren:
geu be konplize al gara Onintza
mezatara joatearren?

O. Enbeita:
Guk badaukagu Jesukristori
nonbait jarraitu beharra.
Guk badakigu zer dagon ondo
eginda ta zer dan txarra.
Orain errua be geuk hartzea
izan leiteke edarra.
Hemen delituegilea da
errua daukan bakarra.

E. Lekue:
Bai zorionez gu kontu hortan
ez aktore ta ez errege.
Ekintza horrek eindabezenak
deukie hainbat botere.
Baina fededun xumeoi bere
ez deusku egin mesede
oin mesfidantzaz beiratzen deutset
pertsona zintzoei bere.