Bertsos - View details   To know more about this section

2014-03-15 Donostia Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Beñat Gaztelumendi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2014-03-15 Donostia Berezia
Gai-emailea
Gaztelumendi Arandia, Unai
Bertsolaris / Authors
Amuriza, Miren
Gaztelumendi, Beñat
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Hilabetetan iraun du, oso gogorra egin zaizue, babesa ere jaso duzue… baina bukatu da zuen epaiketa. Eta orain sententziaren zain zaudete. Oraindik gogorrago egiten ari zaizue itxaronaldia.

Description

Melody (txt)
Gure herrian ligatzea / Calle Melancolía
Stanza name
Zortziko berdina, 4 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Lau puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
8

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2014-03-15 Donostia Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Beñat Gaztelumendi

Stanza name:  Zortziko berdina, 4 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Lau puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Gaztelumendi
Gogorra da Madrilera
astero bidaiatzea
ta ulertu nahi ez duen
norbaiti esplikatzea.
Zaila da zai egoteko
egun hauek pilatzea
arrazoirik ez dun honi
zergati bat bilatzea.

M. Amuriza
Ez da batere errexa
bizi dugun egoera
ezin dugu jakin zer ein
hemendik hilabetera
ez bihar, ez etzi, ez gero
erlojuak dira gera.
Denbora atzera doa
ta ezer ez doa aurrera.

B. Gaztelumendi
Aurrera doa denbora
lehengo zauri zaharretan
zenbat amets eten diren
karreterako marretan.
Halaxe ibili gera
luzez bide zeharretan
gaztaro bat utzi degu
errepide bazterretan.

M. Amuriza
Ez da errexa bizitzen
gure baldintza hauetan
baina ahalegintzen gara
aurrera egiten benetan.
Nahiz saiatu beldurrak ahazten
ta bizitzen orain bertan
berriro aurkitzen ditut
gurasoen begietan.

B. Gaztelumendi
Gurasoen begietan
nekeak a ze paisaia!
Ustez iritsi den arren
esperantzaren garaia
Madrildik Euskal Herrira
bueltan itzuli gera ia.
Ea ez degun egin behar
itzulerako bidaia.

M. Amuriza
Lanean aritzearren
guretzat epai bat dute
barruan pasatu behar
dozena erdina urte
Sufritu dugu egia da
ta halan be indartute
berriro gaztea banintz
berriro egingo nuke.

B. Gaztelumendi
Nik ere bai egin arren
kondena gogorren galde
amets bat bete asmotan
bilakatu ginen alde
ez det uste gaztaro bat
bota degunik debalde
legeak kontra dauzkagu
ta herri oso bat alde.

M. Amuriza
Gauero ohera sartu
ta irudikatu kartzela
horixe egiten dugu
beste gazte askok bezela.
Madrilen gure kontra dago
mugimendu itzela
beldur badira, seinale
bide zuzenetik goazela.