Bertsos - View details   To know more about this section

2014-08-13 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Eneko Lazkoz

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2014-08-13 Leitza Jaialdia
Gai-emailea
Azpiroz, Mikel
Bertsolaris / Authors
Lazkoz, Eneko
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Etxarrin parte hartze prozesu bat jarri zen martxan. Apirilaren 13an galdeketa bat egin zen galdera honekin: “Nahi al duzu Euskal Herria independente bateko herritarra izan?”. Lau hilabete pasa dira eta zure balantzea entzun nahi genuke.

Description

Melody
Amodioa gauza tristea
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2014-08-13 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Eneko Lazkoz

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Apirilaren hamahirurako
jarri ziguten eguna
bozkatokira denok ilaran
senidea ta laguna.
Baiezkoa zen antolakuntzak
maite zuen erantzuna
parte hartzea haundia izan zen
ta emaitza ere txukuna
haundia izan zen denok sentitu
genuen harrotasuna. (bis)

Apirilaren hamahiru harrek
oso zapore gozoa
utzia zuen gure herrian
egun bat oso-osoa
baina oraindik asko falta da
inor ez da inozoa.
Horizontera begiratu ta
oraindik dago lausoa
herri gehiora zabaltzea da
eman behar den pausoa. (bis)

Hitz egin nahian dagon herria
ezin da geratu mutu
ez eginakin baino hobe da
eginarekin damutu.
Nahiz galdeketa gehio oraindik
ez ditugun ezagutu
zabaldu behar da pixkanaka
denon artean estutu
bukaera bat baino gehio izan
dadila abiapuntu. (bis)