Bertsos - View details   To know more about this section

2014-02-18 Arrasate Lagun-artekoa [Bertsoa] / Patxi Castillo, Aitor Elexpuru, Julen Zelaieta

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2014-02-18 Arrasate Lagun-artekoa
Gai-emailea
Ormaetxea Zenikazelaia, Unai
Pikabea, Jabier
Bertsolaris / Authors
Castillo, Patxi
Elexpuru, Aitor
Zelaieta, Julen
Exercise
Hirunaka gai-librean
Proposed topic
Gai librean

Description

Melody
Hirurogeita beatzi urte
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
9

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2014-02-18 Arrasate Lagun-artekoa [Bertsoa] / Patxi Castillo, Aitor Elexpuru, Julen Zelaieta

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Elexpuru
Julenek badu gaur ausardia
hemen kulpak banatzeko
baino saioa ongi joatea
gu danontzako hobeto.
Gaur litxarreriz eta sagardoz
hementxe daude konpleto
zuengatikan egin ditugu
berrehunen bat kilometro.

P. Castillo
Berrehunen bat kilometro ez
ez zaite ibili gezurtan
nola oraintxe egongo garen
hiru bertsoko disputan
ta nola Jabi jarri den lanin
egiten dunez batzutan…
gaurko saioa ona izatea
dago hiruron eskutan.

J. Zelaieta
Baina guk hitza eman genuen
eta hitza dugu bete
kilometroek merezi dute
giro eder hau hainbeste.
Unaik erran du hau ez dela BEC
bale ez da horrenbeste…
Aretoa ez da BEC aina baina
“BIKaina” izan daiteke

A. Elexpuru
Eta BECetik bikainera oin
salto egin dugu lehenbailehen
bere txikian giro ederra
somatutzen dugu hemen
eta gauza bat pentsatzen nabil
zuk hori erran ondoren:
jakin nahi nuke hauetxen notak
ere horren bikainak diren.

P. Castillo
Noten kontuak utzi ditzagun
eta zentratu gaitezen
hirurok kantuz ibil gaitezen
eta kantatuaz ozen.
Horrat aldera begiratu ta
ez al zarete ohartzen?
BECen antzera Imanol ere
hor bertsoak transkribatzen.

J. Zelaieta
Ordenagailu baten aurrean
jo zeinen tipo ausarta!
Ez da egongo hau transkribatzen
ilusioak aparta
Twiterrean edo arituko da
ta idatziko zun ttaka!
“Ze agobioa bertsolariak
kantuan ari dira ta”.

A. Elexpuru
Eta gaurkoan enteratu naiz
berak Imanol izen du
portatilakin gure aurrean
bera einda nabarmendu
eta berari ez nioke nahi
inon merituak kendu
hobe luke bai Mecanet egin
horrela tekleatzen du.

P. Castillo
Martxa honetan joan eginen da
bertsolariz aspertuta
Mecanet ez zun gainditu eta
beharko zun gaindituta.
Gure hitzekin bizitzen ditu
momentuz hainbat disputa
eta aurpegia gorritu izana
ez da sagardoan kulpa.

J. Zelaieta
Gizarajoa utzi hor lasai
ez dedin sentitu kinkan.
Patatak, pipak, gusanitoak
mahaigainean jarririkan
gaurko ikasleak zein arraroak
zareten diot egitan
noiz ikusi da merendola bat
bederatzi ta erditan?