Bertsos - View details   To know more about this section

2014-03-07 Hernani Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Onintza Enbeita

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2014-03-07 Hernani Berezia
Gai-emailea
Elias, Iraia
Bertsolaris / Authors
Alberdi, Uxue
Enbeita, Onintza
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Sagardotegia aipatzen dugunean, beti etortzen zaizkigu burura gizonak. Gizon bertsolariak, kantuan, mikrofonorik gabe, musikarik gabe… Historia da hori. Gure historia. Bertsolaritzaren historian dagoena. Orain dela gutxi ikusi nuen bideo bat kontatzen zuena zer arriskutsua den zerbaiten inguruan historia bakarra kontatzea. Bertsolaritzan historia bakarra kontatu dela uste dut. Zein da bertsolaritzaren historian kontatu diguten historia bakar hori. Zein dira gezur horiek denak?

Description

Melody
Ilun ikarak azken argia
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2014-03-07 Hernani Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Onintza Enbeita

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Alberdi
Sagardoteiak aipatu eta
datorkit irudi franko
bertsolariak txapel ta guzti
kantuz okasiorako.
Gezur handi bat esan digute
eta aipatu beharko
bertan andrerik ez zegoela
eurek nahi ez zutelako.

On. Enbeita
Nola ez garen urte askoan
gu ondo ikusi plazan
ezkutatuta ibili gara
sukaldean zein elizan
baina erreka ondo batean
jantzi garbitzaile gisan
igual bertsotan egingo gendun
baina ez ziguten esan.

U. Alberdi
Bertso saio bat hori zenean
ziria, eztena, burla
emakume bat hor ikustea
ez zan pentsatzen sekula
itxuraz zuten indar gutxi ta
ahotsa ere ahula
eta gezurrik handiena da
grazirik ez daukagula.

On. Enbeita
Nik familian neukan gezur bat
Enbeitatarra naizenez
aittitte neukan bertsolaria
bere aitaren ondorenez.
Esan zidaten neska txikia
ta salerosa nintzenez
bertsotan jakin eingo nebala
baina plazan kantatu ez.

U. Alberdi
Ausarta zinen ta egin zendun
Onintza plazara salto
ta zenbat gezur deseraikiaz
bota duzu bertso franko.
Lau emakume gaude gaur kantuz
salbuespen bat holako
guk berdin-berdin kantatzen dugu
martxoak zortzitik kanpo.

On. Enbeita
Nahiz ta gaur egun plazan ibili
gure jai edo ta ez jai
historiara begiratuta
bat ez da gelditzen lasai.
Nik laurongatik esango nuke
ez dut desberdin izan nahi.
Sagarrak ondo jarrita ditut
eta kupela ere bai.

U. Alberdi
Gure emariz bete nahi dugu
horregatikan basoa
ahots emerik gabe saio bat
ezin delako osoa.
Gezur batzuek deseraikiaz
lehenbiziko arazoa
gure egiak plazaratzea
da ondorengo pausoa.

On. Enbeita
Emakumeok plaza hartzea
ez al da zerbait itzela?
Esan ziguten gure mundua
bakarrik geurea zela.
Gaur ikusiko duzue askok
besteetan ez bezela
emakumeon bertsoak ere
unibertsalak direla.