Bertsos - View details   To know more about this section

2014-03-21 Donibane Garazi Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sustrai Colina

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2014-03-21 Donibane Garazi Lagun-artekoa
Gai-emailea
Crouspeyre, Battit
Bertsolaris / Authors
Colina, Sustrai
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Enpresaburu bat zara, eta zure semeak enpresaren segida izan behar zuen. Baina semeak gaur “Bertsolari izan nahi dut” esan dizu.

Description

Melody
ETAren su-etenetik
Stanza name
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2014-03-21 Donibane Garazi Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sustrai Colina

Stanza name:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nik zurgin enpresa bat dut
landua garairik garai
nere semea koxkortu
ta nerekin hasiko zai.
Gaur ondora etorri zait
zakur zahar bezain lasai
“Bertsolari izan nahi dut”
ta pentsatu dut: ai, ai, ai!
Amets Arzallus ikusi
duzu denetan aipagai
txapela buru gainean
irriparretsu ta alai
baina txapel bakarra da
ta Amets Arzallus ere bai. (bis)

Bertsolari izatea
baduzu amets bakarra
ez pentsa errima eta
doinua denik iparra.
Nik seme bakarrik nahi dut
zuk daukazun irriparra
horregatik dut albotik
gogotik lagun beharra.
Zurgin gisa ari zaite
aitarekin ttirri-ttarra
zuk eman bertsu berria
nik kantatuko dut zaharra
zurgin ona izaten dena
ez da bertsolari txarra. (bis)

Ni urtetan aritu naiz
izerditan blai kopeta
zerra eskutan harturik
zur ta egurrei kolpeka.
Nahiz ta amets egitea
gauza ederra den tarteka
bizitza ez da bakarrik
bertsoa ta txapelketa.
Segi zazu plazaz plaza
zure plazerraren xerka
ta zaude lasai enpresa
ez dut salduko zer gerta
bertsoengatik bakarrik
gosez hilko zara eta. (bis)