Bertsos - View details To know more about this section
2014-02-14 Azpeitia Sariketa [Bertsoa] / Amaia Iturriotz Etxaniz
Bertsoa entzun |
2014-02-14 Azpeitia Sariketa [Bertsoa] / Amaia Iturriotz Etxaniz
Stanza name:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Onkologian ingresatuta
egon naiz hainbeste gauez
bularren neukan minbizia ta
zergatik pasa zen galdez
ibiltzen nintzen ta sendatu naiz
borroka dotore batez.
Alboko oheko neska joan da
bizitzak ein dio ihes
ta ez dakit nork erabaki dun
nork merezi dun ta nork ez. (bis)
Zein gogorra den kimioa hartzen
pasatzea arrastia!
Ta etorkizunak zer dakarren’e
ez jakitea garestia.
Hantxe jardun naiz sendatu arte
ez da izan kontu eztia
baina aurrera irten naiz eta
gaur sentitzen naiz aztia.
Egunez egun kunplituko det
eiteke dedan guztia. (bis)
Bular bakarraz bizitzeko dut
behar hainbeste motibo:
familikoak maite zaituzte
ze maitasun ta ze giro
jasoa dudan berriro negar
egiten nuen aldiro.
Nola bizitzak aukera eman
didan pozik naiz berriro
bi eskuekin helduko diot
ta ez dit alde egingo. (bis)