Bertsos - View details   To know more about this section

2015-01-08 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Jon Martin

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Kabigorriko Bertso Gauak (2. 2014-2015. Irun)
Performance
2015-01-08 Irun Jaialdia
Conductor
Aizpurua, Karlos
Bertsolaris / Authors
Martin, Jon
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Abenduaren 24a da eta gaur ere bakarrik zaude. Dagoeneko hiru talde pasatu dira zure ataritik Gabon kantak kantatuz eta ez diezu aterik ireki. Orain, laugarrena dator, gu guztiok osatzen duguna, eta hasi gara kantatzen. Eta ez dakizu aterik ireki edo ez.
“Hator, hator mutil etxera...” (entzuleak kantuan hasten dira)

Description

Melody
Arratsalde on ta aupa zuek
Stanza name
Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2015-01-08 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Jon Martin

Stanza name:  Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Abenduaren hogeita laua
egun handien pareko
izendatu zen eta geroztik
agintzen da ospatzeko. (bis)
Nik haurtzarotik rekuerdo txarrak
pilatuak dauzkat lepo
ama ta aita banandu ziren
bikote askoren antzeko
ta etsi nintzen konpleto
batari ezetz esan behar diot
besteai “bai” esateko. (bis)

Garaitsu hontan pasa zen eta
errexa zait gogoratzen
hori dela ta Gabonak inoiz
ere ez ditut ospatzen. (bis)
Baina taldeak hurbildu dira
lehen haur talde bat bazen
orain talde bat etorria zait
tinbrea jotzera. Goazen!
Ta hasi dira kantatzen.
Denak etortzen zarete baina
inortxo ez da geratzen.(bis)

Ate ertzean belarria prest
eta entzuna dut adi
ta azken notan ireki egin dut
baneuzkan duda ugari. (bis)
Dirua eta irriparre bat
eman dizuet opari
eta dexente kostatzen zaio
aspaldi galdu zunari.
Begira paradoxari:
gaur kantatzera etorri eta
neuk bukatu dut kantari. (bis)