Bertsos - View details To know more about this section
2015-02-05 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Odei Barroso, Beñat Gaztelumendi
Bertsoa entzun |
2015-02-05 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Odei Barroso, Beñat Gaztelumendi
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
B. Gaztelumendi
Biok degu azala
izerditan garden
nola gaur gau osoa
gerra bat izan den
biok elkarren kontra
hainbeste hasperen
zeinen gertu ta zeinen
hurbil gauden hemen
ta nola esango dizut
ze urruti zauden?
O. Barroso
Begira denbora bat
pasa da jadanik
denboran aldaketa
dexente eginik
ez nun uste holakorik
entzunen nuenik
baina nik erantzuna
zuretzat badakit:
pixka bat urruntzeko
esan nahi nizun nik.
B. Gaztelumendi
Urrundu behar degu
nere aldetik ongi
nahiz dena den izerdi
tanta gazi, lodi
hau pasa zaio beste
bikote askori
azalaren hizkuntzan
ohi zaigu erori
hitzen bidez esaten
ahaztu zaigun hori.
O. Barroso
Konpondu nahia baina
konpontzea nekez
biharko amesgaiztoak
lehengoak betez.
Diozu ez gara mintzo
hitzaren bitartez
zeren azken aldian
zeurez eta nirez
bakarrik mintzo gira
sexuaren bidez.
B. Gaztelumendi
Gure izarek dute
sexuaren forma
baina gure tartean
ze-nolako horma!
Konpartitu genuen
gure zoriona
amets bat ta etxe bat
dena da biona
ez det ulertzen nola
heldu garen hona.
O. Barroso
Urtetan zehar joan da
muxuen erresta
ez baikira alperrik
bi mutil, ez neska.
Horrez gain izan dugu
jada aski kezka
ta gauzak doazenean
hain oker, trabeska
galderak daude baina
ulertzerik ez da.
B. Gaztelumendi
Nahiz ta elkartu ginen
bion borondatez
sentitzen det lotuta
nagoela katez.
Nahiz erantzun errexik
ez dagon izatez
mahaian eserita
kafe bero batez
hitz egingo al degu
aspaldiko partez?
O. Barroso
Bai hitz eginen dugu
ados egiazki
ta edan ditzakegu
guk kafeak zazpi.
Badaukagu etxea
ta hori`re gaizki
badaukagu kotxea
guztia zehazki
dena dugu soberan
ta inoiz ez aski.