Bertsos - View details To know more about this section
2015-04-30 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Beñat Ugartetxea
Bertsoa entzun |
2015-04-30 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Beñat Ugartetxea
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
B. Ugartetxea
Proposamen bat dakart
orain zuzenean
onartu eta jarri
daigun indarrean:
nik Sustrai jarriko dut
nire zuzterrean
ta zuk Beñat ipini
baina barrenean. (bis)
S. Colina
Nahiz eta asmo txarra
ez den iruditzen
flipatu bat zinela
jabetua nintzen.
Zuztarrean idatzi
nahi du Sustrai izen
zurean zazpi letra
ez dira kabitzen. (bis)
B. Ugartetxea
Behingoz kendu ezazu
begitako benda
ta lekua egin dadin
zirri egin benga!
Baina detailetxo hau
nahi dizut gomenda:
txinoz bi letra dira
eta kabitzen da. (bis)
S. Colina
Beraz txinoz jarrita
kabitzen da dana
tatuaje egileai
erreztuaz lana
baina duda haundi bat
sortu zait laztana:
Made in China ote den
gure harremana. (bis)
B. Ugartetxea
Ez, ez euskalduna da
ta oso naturala
nik ikusten baitzaitut
ederra, argala
denetarik daukazu
ez zara makala
hazi eta txikitu
zuztarra bezala. (bis)
S. Colina
Pentsatzen hasi eta
joan gara Txinara
ideia zoro horiek
Beñat hobe laga
eta zerbait biona
eitekotan hara!
Ume bat egitea
errezagoa da. (bis)
B. Ugartetxea
Ume bat esan duzu
ta sortu zait kezka
zu mutila, ni berdin
ta non dago neska?
Adoptatu geneike
ospatzeko festa
baina tatuatzeko
artistarik ez da. (bis)
S. Colina
Egia da garela
bi mutil sensible
neskarik ez euki ta
biak ohekide
guraso izango gara
bai, ahal da hori`re
zuk ez ahaztu Txinan
dena da posible. (bis)
B. Ugartetxea
Hobe da ez probatu
inoren larrean
eta hau bukatzeko
modu edarrean
gure itxura dute
sinistu parrean
palillo bat tatuatu
daigun bizkarrean. (bis)
S. Colina
Begira nola nagon
begiratu neri
hemen bi palillotxo
ta hemen beste bi
bizkarrean bat gehio
zuk erantsiz segi
gorputz bakarrerako
palillo gehiegi. (bis)
B. Ugartetxea
Ez, ez, ondo pentsatu
ezazu mutila
hiru palillorekin
egin leike silla
ta tatuatzailea
badugu abila
zuri zapal bat eta
nitzat biribila. (bis)
S. Colina
Esan dizut txorradak
albora uzteko
ta zuk bla, bla, bla, bla,bla,
grazioso uzteko.
Goazen bada dendara
erotuta seko
esango diot zuri
ezpainak josteko. (bis)