Bertsos - View details   To know more about this section

2015-03-27 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Xabier Legarreta "Arano", Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Orixe Saria (15. 2015. Donostia, Añorga)
Performance
2015-03-27 Donostia Sariketa
Bertsolaris / Authors
Legarreta, Xabier "Arano"
Oiartzabal, Arkaitz "Xamoa"
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Bi euskal preso zarete. Kartzelako patioan zaudetela jaso duzue azken atxiloketen berri.

Description

Melody
Nahiz ta hiltzea derrigorra den
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

2015-03-27 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Xabier Legarreta "Arano", Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 


Xamoa
Hainbeste urtez izanagatik
Euskal Herria urruna
handik iristen zaiguna ez da
sekula izan lurruna
pentsatu zein den konfliktiboa
izaera euskalduna
atxilotzeko motibo dela
gurekiko maitasuna.

X. Legarreta
Pentsamentuak joaten zaizkit
familira ta sendira
hiru gazteren atxiloketak
gu gauzka hara begira.
Hau egoera tristea ez al da?
Noiz arteraino da, tira?
Gu ez gaituzte aterako ta
berriak etortzen dira.

Xamoa
Baina herrian ez dute falta
borrokatzeko kemenik
ez dakit hala ote den baina
hala uste nahi nuke nik.
Hain zuzen ere ez dagolako
betikotasun kondenik
ez da kartzelik herri oso bat
kabitu litekeenik.

X. Legarreta
Herri oso bat sartzen zaila da
baina hor dago atakea
bilatzen dute horretarako
zirrikitua, tartea.
Beraiek hola dirauten arte
hain zaila dago pakea
preso hartzeko nahikoa baita
euskalduna izatea.

Xamoa
Eta hain zuzen euskalduntasun
hortatik nor dago salbu?
Gudari izan behar genuenak
egin gaituzte soldadu
berdin da zertan ote zabiltzan,
presondegira bialdu.
Nonbait justizi espainiarrak
norabide bakarra du.

X. Legarreta
Norabidea aldatzea da
Euskal Herriaren plana
baina orain arte bezala joanda
zaila dago panorama
gazte hoiek dute beren itzala
eta sententzia bana
guri tokatzen zaigu egitea
psikologoaren lana.