Bertsos - View details   To know more about this section

2015-10-29 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Eneko Fernandez, Julen Zelaieta

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsoaroa (25. 2015. Iruñea)
Performance
2015-10-29 Iruñea Jaialdia
Conductor
Anbustegi, Fernando
Bertsolaris / Authors
Colina, Sustrai
Fernandez, Eneko
Zelaieta, Julen
Exercise
Hirunaka gaia-emanda
Proposed topic
Sustrai, Osasunako futbol jokalaria zara eta zuek, Julen eta Eneko, bere gurasoak. Osasunazale borrokatuak. Athletic-era joateko eskaintza jaso duzu. Hortxe dituzu ezker-eskuin: Julen “ bai onartu” eta beste aldean Eneko “ez, Osasunan gelditu”.

Description

Melody
Dama gazte xarmant bat
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
9

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2015-10-29 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Eneko Fernandez, Julen Zelaieta

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Zelaieta
Lehen ere izan dira
hor eskeintza asko
txuri-gorriz jauntzita
zeundeke galako
Europan jokatzeko
txanpions ta halako
hemen Espainiatik
ez zara aterako. (bis )

E. Fernandez
Gauzak ezin dituzu
egin edonola:
kontrato aberats bat
ez zaizu axola!
Ikusi adibideak
hor da Kike Sola
ez dakit noiz sartu zun
azkeneko gola. (bis )

S. Colina
Beraz Sola berri bat
izan beharko nuke
printzipioak aldatzen
dira diru truke
baina fitxatu aurretik
jakin behar genuke:
Bilbon partidak nola
erosten dituzte? (bis )

J. Zelaieta
Nola erosten dituzten
lasai, Sustrai, ahaztu!
Zuretzako zeozer
delako geratu
zu segi Athletic-era
ez baita pekatu
ta hori bai kobratzean
gutaz gogoratu. (bis )

E. Fernandez
Etxean dietaren bat
nola ez den kalte
Sustrai gurasoak gara
zurearen parte
baina Osasuna ez zazu
utzi gaur aparte
Iruñean heroi bat
izango zinake. (bis)

S. Colina
Heroia izan edo
kuenta korrientea
zergaitik dut barrena
zalantzaz betea?
Badut pase, regate
eta rematea
baina ez naiz Muniain bezain
inteligentea. (bis)

J. Zelaieta
Muniain modaz laster
pasako da jada
behar dena da orain
joatea bertara
lehen ere nola pila
joanak diren hara
San Mames berri hori
Sadar txiki bat da. (bis)

E. Fernandez
Holako erabakiak
ez zeuden gaurdaino
burua erabiliaz
helduak honaino
Bilbon guztia euri
Bilbon dena laino
hobe sagu-burua
lehoi-isats baino (bis)

S. Colina
Ahaztuz naturistaren
esplikazioa
fitxatu egingo dut:
sosa da zioa.
Berdin da baldin banaiz
Solan sozioa
bankilloan daukate
kalefakzioa. (bis)