Bertsos - View details   To know more about this section

2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Beñat Ugartetxea

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (16. 2016)
Performance
2016-12-17 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Authors
Enbeita, Onintza
Ugartetxea, Beñat
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Euskaltegiko ikasleak zarie. Zuk, Onintza, 4 urte daroazuz euskaltegian. Beñat aurten hasi da. Zuen herritik korrika pasauko dala-eta, euskaltegiko kilometroaren lekukoa zeuek eroatea proposatu deutsue. Onintza, Beñatek esan deutsu euskaraz ez dakienez, arduratuta dagoela.

Description

Melody
Espainian behera
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Beñat Ugartetxea

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Enbeita
Euskara ikasteko
hainbeste ahalegin
goizero euskaltegian
gu biok horren fin
eskertu nahi deuskue
lekukoarekin
trankil, ez dago zertan
ta berbetan ekin
haginak erakutsi
ta korrika egin (bis)

B. Ugartetxea
Justu dakit esaten
nik bat bi ta hiru
ta ez ditut bereizten
batu edo bildu
entzuteaz bakarrik
aurpegia zurbildu
“toma” esaten badiot
ta eskua hurbildu
igual txakurren gisa
alde egingo du / hor alde egin du.

O. Enbeita
Baina lekuko hori
hartu zein itxita
alkarrizketa ez da
luze ez polita
guztiak emozinoz
saltoka, jauzika
furgonatik esango
dabe “ika-ika”
ta zuk altu erantzun:
“badator korrika”. (bis)

B. Ugartetxea
Zaila iruditzen zait
Onintza ospera
konzentratuta egon
behar naiz topera
zure ondoko laguna
nahikoa torpe da
mutila naiz ondorio
ez duzu atera
ez dakizkit egiten
bi gauza batera (bis)

O. Enbeita
Entzun ezean ez neban
nik hau sinetsiko
zer ez ete dot hemen
zugaz ikusiko?
Korrika badakizu
polito-polito
gauza bakar bat egin
ta ez zaitez ito
nik egiten dodana
kopiau ta kito (bis)

B. Ugartetxea
Zuk diozu guztia
guk batera egin
baina langintza hori
nik ez dut atsegin
oso urduri jartzen
naizelako en fin
ta zu kopiatzen zertan
behar diot ekin
ni ez naiz aterako
peluka horrekin (bis)