Bertsos - View details   To know more about this section

2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Ibon Ajuriagojeaskoa, Xabat Galletebeitia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (16. 2016)
Performance
2016-12-17 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Authors
Ajuriagojeaskoa, Ibon
Galletebeitia, Xabat
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Xabat, zuk zaborra batzeko kamioiagaz egiten dozu lan. Kontenedore bat jasoten joan zarenean, Ibon zaborretan arakatzen topau dozu eta, aprobetxau leiken gauza asko dagoela-eta, apur baten itxaroteko eskatu deutsu.

Description

Melody
Hamalau heriotzena I
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Ibon Ajuriagojeaskoa, Xabat Galletebeitia

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Galletebeitia
Holakorik ez nuke
esperoko egun
lanean nenbilen ta
zenbat estuasun
itxaron diozu zuk
ta nik zer erantzun?
Kamioia gelditu
ta jarraitu, entzun
ea esperantzarik
aurki dezakezun.

I. Ajuriagojeaskoa
Sarritan egoten naz
Eroskiko atean
Caritas ere ez dot
oso apartean
gaur zu hurbildu zara
bien bitartean
nahiz ta gogorra izan
nik hau esatean
nire esperantza dago
kontainer batean.

X. Galletebeitia
Erori zinen mundu
honen amarruan
baina ez ikara ta
kezken amorruan
jarraitu zazu bila
lohien esparruan
nik laguntza emango
baitizut orduan
gauza gehiago daude
kamioi barruan.

I. Ajuriagojeaskoa
Indar askorik ez jat
jadanik geratzen
baina ordu hau beti
nik dot aukeratzen
begiradaz dot zure
kamioian iltzatzen
hasiko al gara gu
gaur espabilatzen?
Lagunduko al deustazu
zeozer bilatzen?

X. Galletebeitia
Esku artean duzu
janari ta zera
panpin bat, ia berri
dagoen baxera
nornahi egon daiteke
zu zauden antzera
igaro behar gara
zuritik beltzera
sartu kamioian ta
goazen etxera.

I. Ajuriagojeaskoa
Dana izango dozu
etxean prestauta
horixe izaten da
familien pauta
gonbidapena ona da
ta ez nago aurka
zuk egin nauzulako
gaur gabean hauta
orain gabonak bere
zentzuna badauka.