Bertsos - View details   To know more about this section

2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (16. 2016)
Performance
2016-12-17 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Authors
Enbeita, Onintza
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Zuen etxean bizitzea arriskutsua zala eta, bertatik urtenarazo zinduezan orain hilabete batzuk. Badakizu ezingo dozula luzaroan bueltau.

Description

Melody
ETAren su-etenetik
Stanza name
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita

Stanza name:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendia goitik behera
etorri jakunez artez
etxetik urten genduan
iluntasunean trakets
aldatu ginen portalez
ta aldatu ginen atez
medio danak berbetan
jasandako mila kaltez
guk aurrera egin dogu
bakardadez gure artez
geure etxea ikusten
dogu zarratuta katez
laguntza eskatu eta
begitzen deuskue trabes
batzuk gugaz ahaztu dira
ta gu geure etxeaz ez. (bis)

Elkarrizketa batzutan
emon gendun nahiko pena
esplikauta pasau zana
baina hori ez zan txarrena
denporagaz handitu da
hasikerako problema
zelan antolatu orain
gure bizitza-eskema
guzur galanta izan zan
alokairu sozialena
bakoitzarentzat etxe bat
emoten joango zirena
noizbait konponduko da hau
etorriko da azkena
baina nork pagau behar dau
bizitzen ari garena? (bis)

Hilabetero jasoten
dogu eskutitz formala
gauza konponduko dala
azkenean nola ahala
baina gure egoera
benetan ez da normala
gurasoen etxeetan
enkajauta gagozala
konponduko dala edo
zein izango dan finala
azken batean honek be
ertz larregi daukazala
ondorio bakarra da
ondorio bat kabala
norbere etxea etxea
baino askoz gehiago dala. (bis)