Bertsos - View details   To know more about this section

2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (16. 2016)
Performance
2016-12-17 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Authors
Galletebeitia, Xabat
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Medikua zara. Zirujau espezialitatea egin dozu. Gaur bideratu dozu lehenengo aldiz ebakuntza bat. Oraintxe amaitu dozue.

Description

Melody
ETAren su-etenetik
Stanza name
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia

Stanza name:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zarratu dugu atea
ta leihoko errezela
aztertu ditugu tresnak
ta aztertu gure gela
erizainei esker lortu
dugu giro bat epela
nekiena egitea
horixe zen erregela
baina batzutan bizitzan
guztia denez bestela
pasilorakoan daukat
aurpegi nahiko goibela
tamalez ezin dut esan
dena ondo irten dela (bis)

Sendatzeko zailak dira
bihotzeko hamaika gaitz
urduri nengoen eta
aldatzen nuen sarri gaiz
ebakuntza aurrera joan
ta amaitu dugu garaiz
pasiloan baloratzen
behin hasi aldarte lasaiz
eta azkar ipini gara
zurbil, begiak malko blaiz
lagunek esan didate:
“horrela izaten da maiz”
estu besarkatu naute
eta negarrez hasi naiz (bis)

Imajina senideei
azaltzea panorama
hilotza logelan eta
malko artean ze drama
gaurkoan nire kideak
doazenez haiengana
alde horretatik lasai
egingo dut nire lana
gaurkoan ezin izan da
baina ez da amaitzen dana
aurrera jarraituko dut
burutzeko nire plana
bihotzez naiz medikua
ta hauxe da maite dudana (bis)