Bertsos - View details   To know more about this section

2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (16. 2016)
Performance
2016-12-17 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Authors
Lekue, Etxahun
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Zuen ama aspaldi urrundu zan zuengandik eta gaur arte ez dozue bere barririk euki. Hil egin dala jakin dozue orain.

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue


Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Telefonoak jo dau ta aita
dabil berbaz bestaldetik
esaldi bakar bat esan deust ta
larritu ein naz kolpetik
nahiz ta amaren barri txikirik
be ez geunkon txikitatik
ze gure aldamenetik (bis)
alde egin eban sano urruti
bat be esan barik etxetik
eta zegaitik alde egin eban
bera herioren aldetik
ondino bere ez dakit.

Beraren barri bat jakin barik
urteak doguz igaro
aitari galde egiten geuntson
ume gintzela luzaro
baina urteak pasatu ziren
ta gehiena ahaztu klaro
bere irudia han dago (bis)
beste pertsona asko maitatu
dodaz ha baino gehiago
behin pentsau neban
nik neuk amarik
ez dekot eta akabo
ta halan da be triste nago.

Ta umetako duda berbera
etorri jat neurekiko
orain badakit erantzuna inoz
be ez dala etorriko
beste galderak dodaz gaurkoan:
non ete zan ibiliko?
ta zelan ete zan hilko? (bis)
ta zelan berak egin ebana
ez dodan bape begiko
seguru dakit maite dodazan
pertsona danak betiko
ez dodazala itxiko.