Bertsos - View details   To know more about this section

2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (16. 2016)
Performance
2016-12-17 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Authors
Lekue, Etxahun
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Telebista isiotu dozu eta bera agertu da. Sinistu ezinda zagoz.

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue


Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Beste zereinik ez neukon eta
mandoa neukon neure mende
botoi gorria sakatu eta
agertu jata ETB
nahiz eta sarri amatatzeak
egiten dauan mesede
piztu eiten dot halan da be (bis)
polizi asko eta tipo bat
ein ez dauana ezebe
bet ikusi izan dodana
gogor bakearen alde
ta atxilotu ein dabe.

Behar ein eban bai ELB-n
zein laborantza ganberan
mikrofonotik berba egiten
eban sarritan primeran
konpromisoa muturreraino
daroana berban-berban
nik neuk estimatan neban (bis)
ta beste laugaz eroan dabe
komisarira iledan
buruari bueltak emoten nabil
baina ezin dot antzeman
delitua zein ete dan.

Igual sinistu be ez neban eingo
baten batek baleust kontau
baina agertu da albistegitan
ta ni kopetilun ri-rau
Baionan batzuk alkartu dira
era politean dirau
ze lege eta ze arau (bis)
euren egoerak kezkatu eta
arduratu egiten nau
baina nire ustez era hortako
jenteak aldatuko dau
hankaz gorako mundu hau.