Bertsos - View details   To know more about this section

2016-01-30 Donostia Berezia [Bertsoa]

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertso Eguna (48. 2016. Donostia)
Performance
2016-01-30 Donostia Berezia
Conductor
Eizagirre, Estitxu
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Mozambiken izan zara Mundukiderekin, kooperazio lanetan. Mikrofono batetik kantatuko du Mozambikeko bidaia prestatzen ari den Mirenek. Zer espero duen aurkitzea, zertan hobetu nahi duen hango errealitatea... Eta beste mikrofonotik bueltan datorren Mirenek. Zer daraman bueltan, zertan den desberdina espero zuenarekin...

Description

Melody
Lili bat ikusi dut I
Urzo xuri pollit bat A
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
4

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2016-01-30 Donostia Berezia [Bertsoa]

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Amuriza
(Mikro 1 / Lili bat ikusi dut I)
Mozambikera noa
ni Euskal Herritik
ea Afrikak zer dion
bere urrunetik.
Nahiz eta hari buruz
asko ez jakin nik
mundua aldatuko
dut neure txikitik.

M. Amuriza
(Mikro 2 / Urzo xuri polit bat A)
Baina ezjakintasuna
ez da aitzakia
ezin baitut deskriba
hemengo tokia.
Mito bat neukan lehendik
ondo eraikia
mundua handia da
eta ni txikia.

M. Amuriza
(Mikro 1 / Lili bat ikusi dut I)
Afrika ezagutu
nahi nuke hobeto
gure herria txiki
dut dagoeneko
joan nahi dut han dena
ondo ikusteko
ta batez ere bueltan
hemen kontatzeko.

M. Amuriza
(Mikro 2 / Urzo xuri polit bat A)
Kontzientziak egin dit
oraintxe eztanda
ta uste dut gainditu
nahi nukeela langa
Afrikara etortzea
gure herritik landa
ispiluan aurrean
jartzea izan da.