Bertsos - View details   To know more about this section

2016-03-12 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu, Julio Soto

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2016-03-12 Amasa-Villabona Jaialdia
Conductor
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Authors
Laburu, Agin
Soto, Julio
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Esaldi honek zer pentsatua eman dit “Bizi garen munduan umeak haurtzaindegira eramaten ditugu, guraso adinduak zahar-etxera eta gero txakurra erosten dugu bakarrik sentitzen garelako”. Julio eta Agin bikotea dira, eta hiru txakur dauzkate.

Description

Melody
Zazpi ahizparen gai den oihala
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
10

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2016-03-12 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu, Julio Soto

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Laburu
Esaldiren bat irakurri ta
noski horren gorabeheran
irudimen ta pentsamenduak
sarri jartzen dira hegan.
Guk hiru txakur ta elkarrekin
nahiz antza bizi primeran
jakin nahi nuke Julio egitan
bakarrik sentitzen zeran?

J. Soto
Umeak ez ditugu ekarri
nahiz saiatu gehienean
gurasoak zahar-etxe batean
hantxe daude barrenean
txakurrekin ni beti kontentu
beraien mimo denean
baino batzutan bakarrik xamar
zu ondoan zaudenean.

A. Laburu
Orain astindu behar al dira
bai hango ta bai hemengo?
“Hemen banago, bakarrik zaude”
hala esan dezu sendo.
Haurrik ez eta guraso batzuk
apartatuta lehenengo
eta hobeto ote zeundeke
ni onduan ez banengo?

J. Soto
Ez, nik nahiago zaitut ondoan
hain baitzaitut maitatua
baina batzutan ulertzen zail da
gu bion arteko tratua;
zuk “zuri” esan eta nik “beltza”
bizi madarikatua
batzu batzutan ematen dugu
txakurra eta katua.

A. Laburu
Sistema hontan agintzen duten
araura nola ez lerra?
Denak egiten dutena egin
ohitura edo plazerra.
Guk hiru txakur: nik kanitxe bat
laxoduna ta ederra
eta zuk berriz zaintzen dituzu
pitbulla ta rotbailerra.

J. Soto
Baina guztiak dira zakurrak
denek dauzkate lau zango
ta gizakiak ikasi behar
bat ez al du ba izango?
Txakurrak dira maitagarriak
gezurrik ez dut esango
laztan bat eman diezazuten
eskatu beharrik ez dago.

A. Laburu
Ez noski eta ostiko eman
bat uztekotan pakian
guk hiru txakur ditugulako
konpainian, aitzakian
ta hala ere sisteman gurpil
honek loturik atian
ustekabian zu eta biok
lotu gintuen katian.

J. Soto
Katean lotu ginen gau hartan
gintuztenak zoriondu
baina ordutik elkarbizitza
goxo bat ezin atondu.
Bi aukera dauzkagu maitia
ta lasai ezin egon gu:
beste txakur bat erosi edo
pixka’t hobeto konpondu.

A. Laburu
Nik atzera jo nahi nuen baino
erantsi behar post-data
azken batian azken hitz hori
ematen degu kostata
zu eta biok lehen esan dezun
gisan gabiltza koskaka
hobe degu bai ondo konpondu
askoz merkegua da ta.

J. Soto
Hortan arrazoi daukazu baina
ez zaitezela sumindu
nik soilik nion aurrerantzean
zergatik egon berdin gu?
Elkarrizketa luzatu da ta
nahiz mozteko ahalegindu
ta azkenerako zure txakurrak
alfonbran pixa egin du.