Bertsos - View details   To know more about this section

2016-04-03 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Oihana Iguaran

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2016-04-03 Zegama Jaialdia
Conductor
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Authors
Amuriza, Miren
Iguaran, Oihana
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Oso lagun onak zarete. Orain arte beti elkarrekin, parrandan... ibili izan zarete. Baina bikotea duzuenetik, Miren ez da parrandan ateratzen. Oihanak berdin jarraitzen du, parrandara ateraz.

Description

Melody
Espainian behera
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2016-04-03 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Oihana Iguaran

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Iguaran
Miren aspaldi zaila
da zu topatzea
ja ez zaizu gustatzen
gaueko trantzea
ohitura galdu dezu
aldatu al zea?
Igual gertatu zaizu
askoren antzea
mutila aurkitu ta
zerorri galtzea. (bis)

M. Amuriza
Mutila aurkitu dut
eta ordudanik
gustora ibiltzen naiz
bera hartuta handik.
Zorrotz zatoz Oihana
ta kezka daukat nik
bera aurkitu dut eta
han dago jadanik
horrek ez du esan nahi zu
galdu zaitudanik. (bis)

O. Iguaran
Nahiz gure harremana
gaur dagon tentea
distantzia bihurtu
da inportantea.
Askotan sentitzen naiz
hain inpotentea!
Zurekin banatzen det
oraindik menpea
lehen txupitoak ziran
eta orain tea. (bis)

M. Amuriza
Txosnarik txosna ginen
gu biok kozkortu
zenbat trago ditugun
elkarrekin hartu!
Ta kexu zara teaz
nahiz nik hori lortu
badut susmo bat eta
halaxe zait otu:
zer nahi duzu nirekin
egon o mozkortu? (bis)

O. Iguaran
Nahiz alkoholetan erre
ditugun mila gau
zurekin parrandatik
in dezaket barau
horrek ez baitu behar
guretzako arau.
Ez zera animatzen
ezina? Zer da hau?
Gogorik ez daukazu
horrek kezkatzen nau. (bis)

M. Amuriza
Behin ta berriz ematen
didazunez lata
diotsut nik gogorik
ez dudala falta
berekin ibili nahi
dut oin ttipi-ttapa
ta utzidazu gozatzen
hoixe falta jata,
enamoramentua
behin izaten da ta. (bis)

O. Iguaran
Ja hitz egiten dezu
ezkonduen gisan.
Mutil hori bakarrik
al dago bizitzan?
Akaso lotu zera
katean baldintzan
parrandara atera
ikusi han, ditxan.
Mutil bakarra baino
baietz gehio izan. (bis)

M. Amuriza
Agian joango naiz
bai, egunen baten
baina zelan oin beste
zerbait tokau jaten
zu hain zara librea
hor mundua jaten
horrenbeste diskurtso
baina ezin eten
ez didazula niri
uzten libre izaten. (bis)