Bertsos - View details   To know more about this section

2016-04-23 Aramaio Berezia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Kulturartea. Europa bat-batean. Girotze saioak (2016)
Performance
2016-04-23 Aramaio Berezia
Conductor
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolaris / Authors
Gaztelumendi, Beñat
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Ze aho-zapore utzi dizu Europa bat-bateanek?

Description

Melody
Amodioa gauza tristea
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2016-04-23 Aramaio Berezia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Astebetean eduki degu
zer esan, zer kontatua
bertsolaritzak beti behar du
lur batean kokatua.
Baina erokeri hau behin genuen
halaxe proposatua
ta astebete luzean degu
ikasi ta gozatua
mundu handi bat badela baina
mundu txikiz osatua.

Arratsaldero ez dira berdin
berotu gure polborak
hala’re neurri askotan egin
ditugu gure aprobak.
Aste honek zer ematen duen
esango digu denborak
nik hala ere hau izan dela
esateko dauzkat frogak
aldi berean indartze bat ta
umiltasun lezio bat.

Mundua esaten diogun hori
norantza edo non doa?
Berdina al da hitzen azpian
ezkutatzen den hondoa?
Bertsolaritza da mundu hauek
ikasteko metodoa
eta nik daukat behin bukatuta
oraingo aste zoroa
oraindik ere mundu gehiago
ezagutzeko gogoa.