Bertsos - View details To know more about this section
2016-05-20 Antzuola Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Alaia Martin
Bertsoa entzun |
2016-05-20 Antzuola Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Alaia Martin
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
U. Agirre
Ongi etorri lehendabiziko
ai alaba bihotzeko
txikitandikan saiatu ginan
gure maila iyotzeko
geu estutu ta zeuretzat jarri
karrera on bat lortzeko.
Mundua horren gaizki al dago
berriz bueltan etortzeko? (bis)
A. Martin
Behin ikasia nigan dakarkit
hau da betiko etekin.
Ezagutu dut Hong Kong ta Sidney
La Paz gero eta Pekin.
Mundua dago deseraikita
nahiz egon hainbat eraikin
eta geroa eraiki nahi dut
nire bi esku hauekin. (bis)
U. Agirre
Bergararaino iritsi naiz ni
zuri nola erakutsi?
Jaio ezkero baserri hontan
aritu naiz jo ta hautsi
eskuentzako lain badaukagu
eta erremintei eutsi.
Hemen badakizu zer daukagun
lan asko ta diru gutxi. (bis)
A. Martin
Ederki dakit aberasteko
aukerarik ez dudana
baina zu pixka’t pozik zaude ta
irripartsu dago ama.
Ezagutu dut transgenikoa
kutsadura ta porlana
ta orain gehiago estimatzen dut
zuek egindako lana. (bis)
U. Agirre
Baina lehenbizi ondo pentsatu
lasai hartu zazu beta
gaur hamar urte joan zinenian
hau hemen zegoen eta.
Monotonia da lanbide hau
ertetzen dena kolpeka.
Sei hilabete pasatu arte
zuk ez desegin maleta. (bis)
A. Martin
Deskonfidantza pixka bat duzu
agian nire erruz ta
ez dakit ondo nola erein, jaso
kardoa edo masusta.
Nahiz konfiantza dena ez izan
eskeini zaidazu puska
ta zuk zerorrek neurtu zazu
zein den emandako uzta. (bis)
U. Agirre
Bixitarikan ez nun espero
ta sortu zaidan nahastea!
Baina pozten naiz behar bainuen
etxean odol gaztea.
Bi katiuska hemen dituzu
ta hobe dezu jaztea
ez dezu nahiko azpi garbitzen
bota hoiekin hastea! (bis)
A. Martin
Nire takoien altura ere
omen duzu igerria
ni odol gaztez gazte nago ta
zuk ahul duzu gerria.
Kontsumo talde bat sor dezagun
publika dadin berria:
elkarren lagun izan leizkela
glamourra ta baserria. (bis)