Bertsos - View details   To know more about this section

2016-09-29 Loiu Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Etxahun Lekue

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2016-09-29 Loiu Jaialdia
Conductor
Beitia, Iñaki "Arbildu"
Bertsolaris / Authors
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Lekue, Etxahun
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Aste honetan notizia izan da Kolonbiako bake prozesuaren amaiera. Gurean, ostera, berrogeita hamar urte Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela.

Description

Melody
Ilun ikarak azken argia
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2016-09-29 Loiu Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Etxahun Lekue

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.M. Irazu
Kolonbian ere seguru asko
ez zan izango xamurra
zeren han ere izango ziran
zornea eta beldurra
baino Espainiako gobernuak`e
a ze jarrera makurra!
Kolonbiakoai loreak eman
eta honuntza egurra.

E. Lekue
Seguruenik han ta hemen inor
ez dau pekatutik libre
danok apur bat emon behar geunke
Kolonbia adibide
bake hitzarmena sinatu dabe
nahiz ta ez diren adiskide
ta han posible izan bada hemen
zergaitik ez da posible?

J.M. Irazu
Oraingoz behintzat ez da posible
egi gordina hori da
zerbait asmatu beharko degu
baino geronen neurrira.
Hamar urteotan zer gertatu dan
Irlanda, Kolonbia… tira!
Gu beti zertan gaude pasatzen
ari direnei begira?

E. Lekue
Beti begira egote hori
neuk be ez dot lar atsegin
gure ustez beti astiro goaz
gainontzekoak doaz arin
baina nik ere pentsatzen dot ba
zuk aitatu dozun bardin
besteengatik ikasi daigun
baina guk geurea egin.

J.M. Irazu
Dirudienez hori xamurra
ez da benetan ordea
nola bilatu tonua eta
kolorearen moldea.
Zer gertatzen dan batzuen ustez
hau da iritzi nerea
gehitxo nahastu nahi ditugula
bakea ta boterea.

E. Lekue
Arrazoi dozu bai batzurengan
bada hainbeste handinahi
eta ez dira botere kuota
hori baztertuteko gai.
Halan da be ni baikorra nauzu
nahiz ez nauen kantuz alai
hortako froga handirik ez dot
baina susmo txikiak bai.

J.M. Irazu
Susmo txikiak ea itxaropen
bihur leizken gerokotan
pentsatu nahi det bakarren batzuk
saiatu direla hortan
ta hari horiek mugitu ezkero
trentzatuko ahal dira sokan!
Ta ia zerbait ikusten dugun
ondorengo lau urteotan.

E. Lekue
Hortik amaitu behar ote da
hemen bidegurutzea?
Komeni jaku geuri be apur bat
baikorrago jokatzea
ta bide onetik amaitzen bada
urteotako trantzea
poza litzake besteentzako
eredu geu bihurtzea.