Bertsos - View details   To know more about this section

2016-11-10 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Julio Soto

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsoaroa (26. 2016. Iruñea)
Performance
2016-11-10 Iruñea Jaialdia
Conductor
Anbustegi, Fernando
Bertsolaris / Authors
Alkaiza, Saioa
Soto, Julio
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Mola eta Sanjurjo zarete. Zuen hilobietan urte pila bat eman dituzue lasai-lasai. Bukatu da lasaitasuna. Badatoz zuen bila.

Description

Melody
Kantatzera nijoa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2016-11-10 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Julio Soto

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Soto
Azken hamarkadetan
hemen gelditua
hau gure gotorleku
gure pulpitua
baina badatoz zango
bi ta predikua
ta uste dut ez dela
artzapezpikua. (bis)

S. Alkaiza
Gizon handikote bat
hurbildu da handik
Olentzero ez, Asiron
dela uste dut nik.
Kendu arren hemendik
poza ez dut baizik
kaleek gure izena
baitute oraindik. (bis)

J. Soto
Aldatu zituzten ta
zabiltza kontuz han
Asiron etorri da
besteen laguntzan
esku zahar horiekin
panteoia bultzan.
Gainera mintzatzen da
Satanen hizkuntzan. (bis)

S. Alkaiza
Bai bera bada eta
Barrabas samarra
euskara inposatzen
alkalde zakarra
dena da aldaketa ta
aldaketa marra
ta alkandora da aldatzen
ez duen bakarra. (bis)

J. Soto
Historia aldatu nahian
gorrotoz beteta
nik uste ongi eman
diogula buelta
ikastoletan ere
gertatuak gerta
guztiek “como mola”
esaten dute ta. (bis)

S. Alkaiza
Sanjurjo ez da santua
diote jakina
gaztelera haientzat
ikusi ezina
faszistoide xamarra
da haien ekina
ta bakarrik molatzen
zaie ikurrina. (bis)

J. Soto
Hara Ameriketan
Donald Trump mardula!
Hara Espainan ere
dagon pelikula!
Nahiz ta jakin hemendik
kenduko gaitula
nik uste dut deskantsu
hartuko dugula. (bis)

S. Alkaiza
Deskantsoa hartuko
dugula mutiko
nahiz ta orain Udalak
esan duen kitto.
Urte batzuk pasata
biok hemen tinko
UPNk sekula
ez gaitu ahantziko. (bis)