Bertsos - View details   To know more about this section

2016-09-02 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Unai Mendizabal

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Lizardi Saria (40. 2016. Zarautz)
Performance
2016-09-02 Zarautz Sariketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Authors
Mendizabal, Unai
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Argazkia ikusi duzunean, taupadak bizkortu zaizkizu

Description

Melody
Arratsalde on ta aupa zuek
Stanza name
Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2016-09-02 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Unai Mendizabal

Stanza name:  Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Atzo gauen zapaldu nuen
malekoi aldeko jira
nere bidean gurutzatu ta
buruai eragin bira.
Ohartu nintzen “Neska polit hau
nigan ai! pizten ari da”
eta Facebooken bilatu nuen
oraingo modan neurrira
Hara argazkia topatu det ta
taupadak salto ta biba!
Jada ordubete hemen pasa det
argazkiari begira. (bis)

Guztiak dira txori kantuak
orfeoiak ta orkesta
nere barruan piztu berri da
sentipenen pila extra.
Baina nerekin nahi ote duen
barrenean daukat kezka
zalantza eta sentimenduek
bihotzean a ze festa!
“Kafe txiki bat hartuko al degu?
Baietz esaidazu neska!”
Baina zergaitik ari ote naiz
argazkiari galdezka? (bis)

Bera Zarautzen bizi omen da.
Koño! Baneukan susmoa.
Berekin zerbait intentatzea
hori da nere asmoa.
Baina zalantzan egote hauxe
nola ez degun sanoa
ezetza leike abismoa ta
baiezkoa orgasmoa.
“Bainan alperrik ari haiz motel
ta uztak telefonoa”.
Alkandora bat guapo jantzita
berriz malekoira noa.