Bertsos - View details   To know more about this section

2016-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Maialen Akizu, German Urteaga Garmendia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Xenpelar Saria (23. 2016. Errenteria)
Performance
2016-12-08 Errenteria Sariketa
Gai-emailea
Casabal, Haritz
Bertsolaris / Authors
Akizu, Maialen
Urteaga Garmendia, German
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Itsua eta bere txakur-gidaria zarete. Zu, Maialen, itsua, eta, zu, Gemma, txakurra. Azken minutuetan Maialen behin eta berriz tupust egiten ari da.

Description

Melody
Kantatzera nijoa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2016-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Maialen Akizu, German Urteaga Garmendia

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Akizu
Txakur malapartatu
honekin naiz kexu
ia egin baititut
hogei estropezu.
Bai, oso ondo, hola
segi dezakezu
eta nik ez baina zuk
ikusiko dezu! (bis)

G. Urteaga
Zerbait esango dizut
gainera benetan
ahalegindu zaitez
nahi ba’zu horretan
lau aldiz trabau zera
bi minutun bueltan.
Barka ni zakurra naiz
zentzu guztietan. (bis)

M. Akizu
Esanagatik hola
gaizki goazela
dirudienez segi
nahi luke horrela.
Nere txakurtxo alper
muturbeltz motela
uste det itsumiso
deklaratu dela. (bis)

G. Urteaga
Esan dezunarekin
ene zenbat kexu!
Graziosita zaude
a ze konpromezu!
Hola segi nahiean
baldin bazaude zu
errepide erdian
bukatuko dezu. (bis)

M. Akizu
Errepide erdian
ez utzi horratik
nahiko poste probatu
det gaurkoagatik.
Errua nerea da
ta jakin badakit
Eltziegoko txakur bat
erosteagatik. (bis)

G. Urteaga
Ba bai Eltziegon nintzan
egun baten jaio
eta ordutik nabil
oso-oso iaio.
Koska egingo diot
beai ze arraio!
Agian bista ere
bueltatuko zaio. (bis)