Bertsos - View details   To know more about this section

2017-09-30 Segura Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Iguaran, Felix Zubia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Performance
2017-09-30 Segura Txapelketa
Conductor
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Suarez, Oier
Bertsolaris / Authors
Iguaran, Beñat
Zubia, Felix
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Lagunak zarete. Biok duzue diabetesa, eta ezin duzue gozorik jan. Felix, izozki-denda baten aurretik pasatu zaretenean, Beñatek barrura sartzea proposatu dizu.

Description

Melody
Antton eta Maria I
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2017-09-30 Segura Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Iguaran, Felix Zubia

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


F. Zubia:
Diabetesak badu
nahiko enbarazu
nork bere buruari
egin behar kasu
eta hartu behar da
nahiko konpromezu
izozki baten bila
ai gaizki zaude zu!
Ospitalian gaixo
bukatuko dezu. (bis)

B. Iguaran:
Gaixo buka nezake
zure arabera
hori ezezkua da
itxuraz kolpera.
Beti azukriakin
gora eta behera
beti gaude begira
gaixotasunera
hogei urtekin hola
noiz biziko gera? (bis)

F. Zubia:
Diabetesa zer den
badakizu zuk´e
buru gainean bueltan
dauzkagu bi putre
eta dieta degu
guztion arkupe
pixka bat kaso eitea
hobea zenuke
edo ez dituzu hartuko
hirurogei urte. (bis)

B. Iguaran:
Belaxe pasa zera
Felix atakera
ta urteen kontua
berriro atera.
Beldurrak egotia
normala ote da?
Lasai iritsiko naiz
laurogei urtera
beti nere onduan
egoten bazera! (bis)

F. Zubia:
Besteen gainean jarri
dezu zure zama
ta nik izan behar det
kontzientzian arma.
Barka buka liteke
harremanen xarma
axolagabeziak
nekera narama
barka zaidazu baina
ez naiz zure ama. (bis)

B. Iguaran:
Errespetu gutxiyo
diot nere amai
helatua jango det
ez naiz egongo zai.
Mingaina pasa diot
azkar izozkiai
ta oraindik txuriago
ipintzen banaiz ai!
Ahoz ahokoa Felix
egidazu lasai. (bis)