Bertsos - View details   To know more about this section

2017-10-01 Leitza Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Iñaki Apalategi Astigarraga

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Performance
2017-10-01 Leitza Txapelketa
Conductor
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Ansa Zugarramurdi, Maider
Bertsolaris / Authors
Agirre Goia, Unai
Apalategi Astigarraga, Iñaki
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Bikotea zarete. Egunero bezala, lanetik etorri, etxeko lanak egin, umeak oheratu... eta sofan zaudete bata bestearen ondoan leher eginda.

Description

Melody
Menditarra naiz eta gogoan
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2017-10-01 Leitza Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Iñaki Apalategi Astigarraga

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Agirre:
Gure bizitzan izan genduen
nahiko asmo eta fede
baina denbora pasatu ahala
lana bihurtu da lege.
Hauzkaldexio joan zaite arren
egin zaidazu mesede
barka maitea indarrik ez det
muxu emateko ere!

I. Apalategi:
Garai batean etxeratu ta
“Kuttun asko zaitut maite”
ta gaur gaueko hitz hoiek nere
bihotza mindu didate
ez haserretu baina joateko
sofaren ixkina arte
egun osoan ez al naiz egon
zugandik nahiko aparte?

U. Agirre:
Orduan nere aldamenean
jarri zintezke gustora
nik begirada luzatu nahi det
baina orain ez dakit nora.
Noizbait umeak haziko dira
gabiltza behera ta gora
lasai umeak hazitakoan
beste zerbait izango da.

I. Apalategi:
Zati batzuek sofan zuriak
besteak urratu beltzak
berri-berriak erdi partean
eta gastatuta ertzak.
Ez det esango nik lehoitzar bat
nahiko nukeenik neretzat
baina muxu ta besarkada bat
hartuko nituzke behintzat.

U. Agirre:
Ze maitasuna dadukaten bik
ikuste omen da obretan
ta badirudi nik Iñakiri
hau diodala zorretan.
Muxu ta laztan izango dira
lasaitu zaite horretan
jolas pixka bat egingo degu
Gabonetan, oporretan.

I. Apalategi:
Gabonetako oporretako
oraindik gabiltza garaiz
bitartean zer izango gara
zu monja eta ni apaiz?
Rutina hori bihurtu denez
gure bizimoduko gaitz
nahi badezu zu joan ohera
ni sofan geratuko naiz.