Bertsos - View details   To know more about this section

2017-10-01 Leitza Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Julio Soto

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Performance
2017-10-01 Leitza Txapelketa
Conductor
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Ansa Zugarramurdi, Maider
Bertsolaris / Authors
Laburu, Agin
Soto, Julio
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Erizainak zarete. Julio, gaur Aginek zuri atera behar zizun odola. Zortzi aldiz ziztatu zaitu, baina ez du lortzen zainak aurkitzea.

Description

Melody
Azienda bat dago
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2017-10-01 Leitza Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Julio Soto

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Soto:
Zizta ta zizta zabiltz
orain bat orain bi
ta ni disimuluan
ondoan kantari.
Punta ez harrapatzeko
zuk nire zainari
ez bota kulpik nire
argaltasunari.

A. Laburu:
Zuk ere badakizu
nahiz tripak irakin
ez bazaude konforme
daukadan erakin
nola egin leiken ba
nahiko nuke jakin
besuak baino orratz
lodiyaguakin.

J. Soto:
Odola gorri daukat
kolorea urdin
besoak baino orratz
lodiagoekin.
Nik uste arrakastaz
ahal dela ekin
baina egin behar duzu
maitasunarekin.

A. Laburu:
Eskerrak esan dezun
jakin dedan garaiz
bestela hola segi
behar genuen maiz.
Maitasunaz orduan
ez jarri fiakaitz
ba ekarri eskubia
eta hasiko naiz.

J. Soto:
Jada odolbildu bat
ari zait eratzen
propio ari al zara
zainak minberatzen?
Pixka’t amorratuta
banaiz ni geratzen
utziko al didazu
zuri ateratzen?

A. Laburu:
Ez, ez dizut emango
holako aukera
zer egin nahi didazun
hartu det tankera.
Zuk behar dezuna da
betea platera
hemendik odolkirik
ezin da atera.