Bertsos - View details   To know more about this section

2017-10-01 Leitza Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Agin Laburu

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Performance
2017-10-01 Leitza Txapelketa
Conductor
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Ansa Zugarramurdi, Maider
Bertsolaris / Authors
Apalategi Astigarraga, Iñaki
Laburu, Agin
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Igeltseroak zarete. Urte asko daramatzazue lanbide honetan. Gaur, Agin, Iñakik esan dizu bizimodua aldatzeko ikasten hasi nahi duela.

Description

Melody
Lagundurikan danoi II
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2017-10-01 Leitza Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Agin Laburu

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Laburu:
Andamiyotik gora
ta behera karraxi
hemen buzo urdina
egiten da jantzi
bizitza eraikiaz
ta zenbat garrantzi
orain ikasten hasi
egin didak grazi
bizitza teilatutik
ezingo dek hasi.

I. Apalategi:
Ez lehenbizi porlana
eta eskaiola
ta ikustean dena
egonkor dagola
jarriko ditut teilak
baldosak ta kola
bukatu arte ez zait
besterik ajola
egunez lana eta
gauetan eskola.

A. Laburu:
Konfidantza bikaina
ez haiz hain apala
bazekiat bizitzak
helmugak dauzkala
baino egiten badek
meritu makala!
Halere jakin behar
hukek hik Apala
gauza bakoitzak bere
garaia daukala.

I. Apalategi:
Ba ikasi beharko det
garaia pasean
ikusiz ikasi det
denbora luzean
bizi garela oso
modu traketsean
ta zuk ere zeozer
ikasi ezean
segi beharko dezu
kobratuz beltzean.

A. Laburu:
Baino ze faktura beltz
ta interes tipo
nik pareta egiten
diat belauniko
eta ez dit nahi baso
txiki baten ito
lanean segi eta
ez banauk utziko
nik behintzat oztoporik
ez diat jarriko.

I. Apalategi:
Badakit belauniko
bizi ohi zerana
ta hola bizitzea
ere bada zama.
Zu ez baldin bazatoz
irakasleengana
eta nik noizbait banu
besteentzat lana
Agin etorri zaitez
lasai neregana.