Bertsos - View details   To know more about this section

2017-10-14 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Performance
2017-10-14 Tolosa Txapelketa
Conductor
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Beñat
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Inoiz ez bezalako besarkada eman dizu aitak.

Description

Melody
Bazkaltzean gogoa neukan
Stanza name
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2017-10-14 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Lizaso

Stanza name:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bertso munduan nahiz pasa ditun
une gogorrak hamaika
nire bizitzan zer sentitzen dan
inoiz ez nion nahi aipa.
Saion bat hasi aurretik beti
daukat atzetik jarraika
azken batean bera ere nire
gisan bertsolari baita.
Hemen balantza nahiz ta daukan
aurrera sailka edo ez sailka
mundua ez da hemen bukatzen
beraz lasai zaite aita. (bis)


Esaten diot “Nire saiotan
ahal bada ezkutuan gorde
nik ez bazaitut ikusten nola
den gu biontzako hobe”
baina igota laiste egin naiz
zure begiradan jabe
ni bakarrik ez aita zu ere
pixka bat urduri zaude.
Aita beti da aita ta hori
da Jaungoikoaren lege
hemen ederki sufritzen dula
entzuten dagonak ere. (bis)

Gaurko saioa irabazi det
ta oholtzatik jaistean
ze estutua eman didazun
neregana iristean!
Zenbat aholku eman zenidan
Bertso kantari hastean!
Ze begirazun, ze errieta
bertso baten nahastean!
Baina gaurkoa merezi nuen
hala da nire ustean
ze besarkada ote datorkit
txapela irabaztean! (bis)