Bertsos - View details To know more about this section
2017-11-12 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran
Bertsoa entzun |
2017-11-12 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran
Stanza name:
Hamabiko berdina, 6 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Sei puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Hirurogei urte dauzkat
ta nahi nuen agertzea
sukalde bete janari
ta denak pozez lehertzea
eta lortu dedanean
gose hori baretzea
joan dira eta gaude
ni eta malaletxea
festa nerea zelako
eta nerea etxea
mahaia jasoz bukatzen det
nere urtebetetzea. (bis)
Harrera egitea baita
ni ikasia nagona
ta ahal dela egiten det
harrera txukun ta ona.
Globoz betea utzi det
nere sukaldeko horma
eta pastelari eskuz
eman bihotzaren forma
bilobak irentsi eta
gerturatu arren hona
amak behartuta justu
“Eskerrik asko amona”. (bis)
Seme-alabak joan dira
eta atzetik bilobak
baietarekin badauzkat
mahaia garbitzen aprobak
baino bidea alferrik
ez du egiten denborak
ta sarri iristen dira
aldaketa baten frogak:
senarra erratzarekin
dator omen dio modak
eta orain bai badaukat
ospatzeko motibo bat. (bis)