Bertsos - View details   To know more about this section

2017-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Performance
2017-11-19 Amurrio Txapelketa
Conductor
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Irazusta, Aintzane
Bertsolaris / Authors
Gaztelumendi, Beñat
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Usaina sumatu, eta urduri jarri zara.

Description

Melody
Haizea dator ifarraldetik
Stanza name
Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2017-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Stanza name:  Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nere oheko izara zuri
nere panpina apaina
kojinez eta jostailuz daukat
bete-bete ohe gaina...
Gaur ikastolan egin ditugu
mila jolas ta azaina
eta gaueko logalea da
jolastearen ordaina.
Aita oraintxe etxeratu da
lodia dauka mingaina
ta aitak ere nola datorren
antzeman dio nik aina.
Oraindik ere nik zazpi urte
juxtu-juxtu dauzkat baina
nik umetatik ezagutzen dut
gorrotoaren usaina!

Bere laneko estresen eta
kezka garaiko boladen
artean justu orain gaudena
igual beteena nola den...
Ni agurtzera dator lehenbizi
begirada ez du garden!
Bera joan da ta panpintxoa
ta ni soilik nola gauden...
Antzematen dut aireak nola
oihuen hotsa dakarren
nahiz ni eukita berez bizitu
beharko luke pozarren
ama gelara sartu zait eta
esan dit “isildu, arren!”
eta nik dena ulertu diot
ezer ulertu ez arren!

Nik maite ditut nere etxea
eta nere ikastola
baina gogortuz eta gogortuz
joan da nire oskola!
Gure aitak biok maitatu arren
gehio maite du alkohola
ta pentsatzen det etorkizunak
ja ez diola axola!
Nik noizbait norbait maite nahi nuke
maitatu bai, baina nola?
Etxean gauak joan baitira
oihuen artean hola...
Nik ere aitaren abizena det
usaina eta odola
eta beldur naiz bera izatera
kondenatuta nagola!