Bertsos - View details   To know more about this section

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Unai Agirre Goia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Performance
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00
Conductor
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Authors
Agirre Goia, Unai
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Atetik sartu zarenean, isildu egin dira denak.

Description

Melody
Bazkaltzean gogoa neukan
Stanza name
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Unai Agirre Goia

Stanza name:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gogoratzen naiz erabaki bat
jarri zidaten aukeran
aurrera egin baina ametsak
pixkana joan ziran hegan.
Geroztikan lan beltz egiten det
badegu galtzak bete lan
kendu ziguten gobernua ta
lagunak ditut kartzelan.
Sartu naiz eta isiltasun hotz
haundi bat sortu da gelan
aldeko aina kontrako haize
tokatzen baita Bruselan. (bis)

Katalunia herri zaharra da
hizkuntza eta jatorri
gure bidea zein izango zan
nik ozen nuen igorri
eta geroztik egin dutena
ez diot opa inorri
Ministeriotik etorri zaizkit
zer egingo zaio horri?
Sartu naiz eta gelditu dira
danak mutu gorri-gorri
hortan seinale ez zaizkigula
negoziatzera etorri. (bis)

Eseri eta aurreko danak
beira-beira daude neri
lau gizaseme etorri dira
lau gizon ta zortzi begi.
Esan beharreko guztia esan
dute aurpegiz aurpegi
ta nik nerean segituko det
lotsatu gabe gehiegi.
Abenduaren hogeita bata
badator ta hala bedi
han jakingo det etxera joan
edota neurean segi. (bis)